Duela gutxi, 24 orduko lanuztea izan dugu. CNTk, honen aurrean, mugagabeko greba orokorra defenditu du. Jakin badakigu halako deialdia egiteko aurretiko prestakuntza eta langileen arteko benetako batasuna beharrezkoak direla, eta sindikatu “ofizialek” hori ere ez dute planteatu. Hori dela eta, gero eta zailagoa da edo, behintzat, sinesgaitza, deialdiaren posibilitatea.
Panda Security entrepresak aurkeztutako EREan, CNTko sindikal sailak txostena lortu eta kontra-txostena egin ahal izan zuen, nahiz eta entrepresako zuzendaritzak oztopo asko jarri. Lan eta inmigrazio ministeritzan (gaur egungo enplegu ministeritzan) eskatu behar izan zen. Erantzuna jasotzeak eta dokumentazioa eskuratzeak, luze jo zuen, (Lan agintarien errua berau), baina etrepresak aurkeztutako txostena eskuratzea lortu genuen.
CNT sindikatuak lortu du langileen esparru legala aldatzea bai militantzia sindikalagatik errepresalien kasuetan bai lan eskubideak eskatzeagatik. Aste honetako ebazpen batean, Konstituzio Auzitegiak onartu du, enpresa-jokabidetan haien oinarrizko eskubideak murriztu zaizkien pertsonek, Auzitegi Nagusietan, lehen instantzian onartu ezean baita instantzia bakarrean errekurtso kasuetan ere, errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela. “Epai historikoa da eta Estatuko kasu askotan eragin handia izango du”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.
Iruñeko “La Hormiga Atómica” liburudendan, CNT sindikatuak antolatuta, ostiral honetan, 22an, memoria historikoari buruzko hitzaldia egin da. Luis Fuentes, erakunde honetako militantea, hizlaria izan da. Mintzaldian lurralde honetan errepresio frankistari buruzko aspektu ezberdinak errepasatu ostean, azaldutakoek gai honi buruz eztabaidan parte hartu zuten.
Ez da igarlea izan behar jakiteko hurrengo hauteskundeak nork galduko dituen. Langileok galduko ditugu. Hauteskundez hauteskunde, gobernuz gobernu, betikoa ikusten dugu: eskubideak galtzen ditugu, murrizketak ordaintzen ditugu, lan baldintzek txarrera egiten dute, bizitza gero eta prekarioagoa… Hamaika aldiz fartsa bera errepikatzen da eta guk ez dugu ezer lortzen alderdi batekin edo bestearekin. Eta ez dugu bakarrik hitz egiten 78ko erregimenari buruz Estatu espainiarrean, Europa osoan egoera bera topatzen dugu.
CNT sindikatua, ostiral honetan, Barakaldoko PPren egoitzaren aurrean bildu da, alderdi honek bultzatzen dituen gizarte eta lan murrizketa larrien aurka protesta egiteko. Ekitaldian, erakunde anarkosindikalistak ikatza utzi du, haien etorkizunaren alde borrokatzen duten meatzariekin bat egiteko.
Ostegun honetan, Emakume Langilearen Eguna ospatzen da, hori dela eta CNT sindikatuak ohartarazi du, lan erreforma berriak emakumeen eskubideetan “atzerapen handia” eragingo duela. Era berean, “zenbat eta lan ezegonkorrago izan, hainbat eta kaleratze gehiago egongo dira emakumeen artean” nabarmendu du.
“Langabeziak ez zaitzala geldiarazi” lemapean, sindikatua egiten ari den kanpainaren barne, CNTk langabeziaren aurkako ekintza egun bat deitu du datorren otsailak 15erako”. Egun horri begira, “lana eta aberastasunaren banaketaren aldeko” ekintzak abiaraziko ditu erakunde anarkosindikalistak.
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak ATACO SL enpresako CNTko afiliatu baten kaleratzea baliogabea dela adierazi du. Enpresa honek “La Oka” delicatessen dendak, Bilbon, Getxon eta Durangon, kudeatzen ditu. Auzitegiak “askatasun sindikalaren eskubidea” urratu dela dio, hori dela eta langilea, ekainean, bere lanpostura berriz itzuliko da.
“Erruduna seinalatu” lemapean, CNT sindikatuak mobilizazio sorta bat iragarri du datozen asteetarako. Egitasmo honekin, “langileriaren protestak egungo egoeraren arduradun bakoitzaren atariraino eramatea” du helburu erakunde anarkosindikalistak.