CNT sindikatuak, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, EHNE eta HIRU sindikatuetako eta gizarte mugimendutako ordezkariek irailaren 26ko greba erregistratu dute. Erakunde anarkosindikalistak hilaren 26ko mobilizazioa “aurreko grebaren jarraipena” dela azpimarratu du. Martxoko greba lan eskubideek jasandako “bortxaketa izugarri baten aurkako erantzuna izan bazen”, hilabete hauetan eman diren “murrizketak eta eskubideen lapurreten aurrean kalera ateratzeko hamaika arrazoi gehiago” daudela esan du.
Trenbide sektorea pribatizazioaren aurkako estatu mailako 24 orduko greba deitu izan da irailaren 17an. CNT Bilboko Abando geltokiaren aurrean kontzentratu da, ematen ari den pribatizazioari buruzko informazioa zabalduz.
Frankismoaren aurkako kereilen aldeko Euskal Plataformak –CNT sindikatua honen partaidea da- manifestazioa deitu du datorren iganderako, 15, Donostian. Mobilizazioa, “Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez!” lelopean, eguerdiko 12:00etan Boulevardetik abiatuko da, Easo plazan bukatzeko.
CNT sindikatua Bilboko Ercilla hotelaren aurrean kontzentratu da berriz ere, enpresaren “negoziatzeko borondate eza” salatuz. “Jarrera honekin jarraitzen duten bitartean, kalean segiko dugu, gurea denagatik borrokan”, baieztatu dute hotel-kate honetako CNT-ko atal sindikaleko arduradunek.
2012ko lan erreformak Langileen Estatutuko 86.3 artikuluan aldaketa nabarmen bat eragiten du, hitzarmen kolektiboen aurreraeraginaren erregimen juridikoa eraldatzen duelako.
“Langileen iritzia aintzat hartu gabe eta asanbladarik deitu gabe”, enpresariek eta sindikatuek bigarren hitzarmena sinatu dute Mediapost-en. CNTk enpresan duen sekzio sindikalak baieztatu duenez, 750 pertsonei eragiten dien akordioa “isilpean eta langileei ezer jakinarazi gabe lortu da”, Bizkaian behintzat.
CNT sindikatuko militante talde batek elkarretaratzea burutu du ostiral honetan Barakaldoko “Megapark”aren atarian. Publizitate banatzen diharduten langileek sufritzen duten egoeraren larritasuna salatzea zuten helburu. Ekintzarekin, gutunontzietan publizitatea banatzearekin zenbait marka komertzialek lortzen dituzten “kanpaina bortizen” aurka protestatu du zentral anarkosindikalistak.
Zenbait enpresen kanpaina oldarkorrak direla eta foileto banatzaileek pairatzen dituzten mehatxu eta irainen aurkako kanpaina bat hasiko du CNTk. Erakunde honen nabarmendu du badirela “zenbait marka, atarian saskia egon arren eta nahiz eta bizilagunen oneritzirik izan ez, publizitatea gutunontzietan sartzera derrigortzen dutenak”.
CNT berriro kalera atera da hilaren 26ko greba orokorra bultzatzeko, Bilboko Plaza Biribilan kontzentratuz. “Pairatzen dugun egoeraren erantzule baten aurrean, 26an ekonomia gelditu behar dugu langileria mugiaraziz”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak BBVA banketxearen aurrean.
CNT sindikatuak azaroaren 14an egingo dituen ekintzen berri eman du. “Biztanleria jardunaldi honetan parte hartzera animatzen dugu, lan erreformaren aurka egiten den aurrerapausu argi bat delarik, hots, krisiaren erantzule eta errudunen aurkako jardunadia”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.