12/11/11

Greba Orokorran egingo diren mobilizazioen berri eman du CNTk

CNT sindikatuak azaroaren 14an egingo dituen ekintzen berri eman du. “Biztanleria jardunaldi honetan parte hartzera animatzen dugu, lan erreformaren aurka egiten den aurrerapausu argi bat delarik, hots, krisiaren erantzule eta errudunen aurkako jardunadia”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.

Bilbo:

10:30: Jesusen Bihotzan kontzentrazioa, ESK eta CGT sindikatuekin.

11:45: Manifestazioa Jesusen Bihotzetik, ESK eta CGT sindikatuekin.

18:00: Manifestazioa Arriaga Plazatik.

Santurtzi:

8.00: Auto-ilara Ezkerraldetik. Irteera Santurtziko udalatik.

Donostia:

09:00: Auto-ilara. Euskotrenek Anoeta geltoki parean duen aparkalekutik irtengo da, Dononstialdeko herri eta industri poligonoen zehar ibiltzeko.

12:00: Manifestazioa eta mitina Donostiako Bulebarretik.

19:00: Manifestazioa Donostiako Bulebarretik. (18:00tik aurrera Bulebar bertan geratu da)

Gasteiz:

11:00: Otxanda Andrearen dorretik manifestazioa (Arabako Natura Zientzien museoa, Siervas kalea 24).

19:00: SEA-Arabako Enpresari Elkartearen aurrean kontzentrazioa, Korreos plazan (Postas kalea 9), ESK eta CGT sindikatuekin batera.

Iruñea:

07:30: Bizipiketea Nafarroako Unibertsitate Publikotik.

09:00: Plataforma ezberdinek bultzatutako pikete soziala Gazteluko Plazatik.

11:00: Mitina eta manifestazioa Binkulo plazatik, hurrengo parte hartzailekin: CGT, ESK, Solidari, CNT, Hormiga Atómica, Bira Beste Aldera, Nafar Libertariok, Batzar Libertarioa UPNA.

19:00: Herri Ekimenak konbokatutako manifestazioa Antoniuttitik.

Agenda

Ez dago ekitaldirik