Bilboko CNTren egoitzan, larunbat honetan, ekonomia alternatiboari buruzko hitzaldi bat gin da. Hizlariak, José Corrales –Gizarte Ekintza Idazkaritzaren kidea- eta Patricia Manrique –Batzorde Konfederalaren ekonomia alternatiboaren lan taldearen kidea- izan dira. Biek, CNTk proposatzen dituen ekonomia autogestionatuari buruzko aukerak azaldu zituzten, baita proiektu horiek gauzatzeko ekimenak ere.
CNT sindikatuak Barakaldon badauka egoitza berria. Inaugurazioa etxe anarkosindikalistan (Castilla y León, 10) pasa den larunbatean izan zen. Ekitaldian Luis Fuentes, CNTko Oroimen Historiko taldeko kidea eta Martin Paradelo, sindikatu honetako idazkari nagusia egon ziren.
EDE Taldeko langile ugari (talde hau hirugarren sektorean Bizkaiko erakunderik handiena da) enpresa honen egoitza nagusiaren aurrean elkartu ziren. Kontzentrazioan zuzendaritzak proposatzen duen planaren aurrean (murrizketak eta kaleratzeak) negoziazio kolektibo eta justua aldarrikatu zuten.
EDE Taldeko –esku-hartze sozialaren esparruan lan egiten duen erakundea- CNTko sekzio sindikalak zuzendaritza eta ordezkari sindikalen gehiengoak sinatutako akordioaren kontra salaketa bat aurkeztu du. “Langileriaren aurkako neurri desberdinak hartzea errazten du akordio honek, ezin dugu onartu”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.
EDE Fundazioa, Suspergintza eta ST3 Elkarteek osatzen duten enpresan, zuzendatzitzak bultzatutako soldata inaplikazio saiakera gelditu da. Maiatzan probintzia mailako hitzarmen kolektiboa sinatu zen.
EDE Taldea entitateak gizartegintza du lan-eremua, baina azken boladan gogortu du bere langileekiko gatazka. CNTk agertu duen bezala, enpresa horrek plantillako hiru langile bota ditu, horietako bi sindikatu honen kide. Zentral anarkosindikalistaren esanetan, “beste eraso baten aurrean gaude, langileriaren eskubiderik oinarrizkoenen aurka”.
EDE Taldeak gizartegintzan dihardu; hala ere, bertako zuzendaritzak galarazi gura dio CNTri lantoki horretan aritzen jarraitzea. Ohar baten bidez, gerentziak ohartarazi du sindikatu honek ez duela betetzen “legeen arabera, sekzio sindikala eratu ahal izateko bete beharreko baldintzetatik bat ere” eta, horrexegatik, ez dagokiola “sekzioa izateak emango liokeen eskubiderik”.
EDE Taldeko CNTko sail sindikalak (enpresa honek bitartekotza arloan egiten du lan) langileen eskubideen aldeko borrokan garaipen berri bat lortu du. Berria den epai batean, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak enpresa zigortu du sindikatu honekin “begirunerik ezagatik eta onarpen hutsegiteagatik” eta 2014ko maiatzean posta korporatiboa kentzeagatik.
CNTk iragarri du talde sindikal bat sortu berri dela Urola aldean, Gipuzkoan. Erakunde anarkosindikalistaren esanetan, “eskualde honen betiko ezaugarria izan da industrializazio-maila handia; gaur egun, ostera, langabezia handia eta enpresen deslokalizazioa pairatzen ditu, errukirik gabeko politika neoliberalen erruz”.
CNT sindikatuak, Ecutrans enpresetan, lan-baldintza duinak lortzeko borrokan jarraitzen du. Horrela, ostegun honetan, arratsaldeko 16:30etan, Jundiz industrialdean (Lermanbide kalea, 8) konzentrazioa egongo da -beste gauza batzuen artean- Lan Segurtasun eta Osasunaren legeak betetzeko eskatzeko. Egoera honen ondorioz, Lan-ikuskaritzan salaketa batzuk ipini dira.