CNT sindikatuak datorren osteguneko (hilak 29) greba orokorraren harira hainbat mobilizazio burutuko ditu Euskal Herrian. Pikete informativoak, auto karabanak, manifestazioak… erakunde anarkosindikalista herri desberdinetako kaleetan izango da present.
Martxoaren 3an Bilbon egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu du CNT sindikatuak, gailur ekonomikoak ekarriko dituen finantza eta politika munduko agintari ezagunei aurre egiteko.
CNT sindikatuak Mario Tursunidis -Tesalonikako mugimendu libertarioko kidea- eta Kostas -Atenaseko zerbitzari sindikatuaren kidea dena- militante greziarren hitzaldi berri bat eskeiniko du astearte honetan (hilak 29). Hitzaldia, "Mugimendu alternatiboak gaur eguneko greziar krisian" izenpean, CNT sindikatuak Arabako hiriburuan duen lokalean izango da 19:00etan (Hedegile/Correría kalea, 65).
CNT sindikatuak, pasa den larunbatean, Erronkari eta Zaraitzuko haranetan, Igaritik Bidankozera errepidea egin zuten frankismoaren esklaboei omenaldian parte hartu zuen. “Eskulan esklabo bihurtuta, borrokalari haiek tratu jasangaitzak eta umiliagarriak jasan behar izan zituzten”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.
Urtero bezala, “Basauriko oroimena” plataformak –CNT sindikatua ere honen partaide da- frankismoaren biktimeei omenaldia egingo die. Ekitaldia, igande honetan (martxoak 9, goizeko 13:00an) Bingen Anton Ferrero kalean izango da. Herriko gazte hau 1976ko martxoaren 8an Goardia Zibilak hil zuen.
Pasa den 7an zendutako Felix Padin militante historikoa omentzeko, CNT sindikatuak Artxandako “La Huella” monumentua aukeratu du, frankismoaren kontra borrokatu zutenak oroitzeko eraiki zena. “Ekitaldi honekin ez dugu gure lagunaren borroka soilik aldarrikatzen, erakunde honetan bai iraganean, bai gaur egun eta baita etorkizunean ere kapitalismoa eta zapalkuntzaren aurka borrokatu zuten kide guztiak ere gogoraratuko ditugu”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.
Astearte honetan Miranda de Ebroko ospitalean hil egin da Félix Padín, CNTko militante historikoa, 98 urteko adinean. “Gure erakundearentzako albiste oso penagarria da. Gaur, inoiz baino gehiago, berretsiko diagu borrokan segituko dugula Félix eta hainbeste kide gehiago defendatu zituzten printzipio eta baloreengatik”, nabarmendu sindikatu honek.
Mila pertsona inguruk, larunbat honetan, Ezkerraldean hemeretzigarren urtez, langabeziaren eta gastu militarren aurkako martxan parte hartu dute. CNTk esku hartu duen protestaldian, konbokatzaileek 23.000 mila lagun lanik gabe daudela salatu dute, ia langabezi tasa %24.
CNT sindikatuak salatu egin du Dominion enpresak bota dituela bere langile guztiak (20, guztira); Dominion Telefónicaren azpikontrata bat da, eta komunikazio-arloko mantentze-lanak egiten ditu Eusko Jaurlaritzaren zenbait erakundetan. Zentral anarkosindikalistak dioenez, “Kontuan hartzekoa da lan-karga ez dela gutxitu lantokian; aitzitik, gero eta handiagoa da, egitasmo berriak badaude-eta”.
Otsailak 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak hiru ebaspen polemiko argitaratu zituen. Azaroak 29an Lanbidek harturiko erabakiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi euro eman dizkie CCOO eta UGT “sindikatuei”. Horra hor Patxi López lehendakari eta PSOEren erlazio politikoetarako idazkariak bere laguntxoei oparituriko mauka.