CNT sindikatuak, pasa den larunbatean, Erronkari eta Zaraitzuko haranetan, Igaritik Bidankozera errepidea egin zuten frankismoaren esklaboei omenaldian parte hartu zuen. “Eskulan esklabo bihurtuta, borrokalari haiek tratu jasangaitzak eta umiliagarriak jasan behar izan zituzten”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.
Testuinguru honetan, CNTk salatu du “gizateriaren aurkako krimen gorrotagarri horiek egiteagatik ez du ordaindu ezta arduradun batek ere”. “Atzoko eta gaurko zigorgabetasunaren aurka, sindikatu honek frankismoaren biktimei omenaldiak egiten jarraituko duela”, azpimarratu du.