14/02/20

Global Forum Spain: Kapitalaren aurka, kalea har dezagun

Martxoaren 3an Bilbon egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu du CNT sindikatuak, gailur ekonomikoak ekarriko dituen finantza eta politika munduko agintari ezagunei aurre egiteko.

“Jarduera eta manifestazioetan parte hartzeko deia zabaltzen dugu, langileria pairatzen dugun egoera okerraren erantzule zuzenak direlako”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Global Forum Spain” ekitaldian parte hartuko dutenak espainiar estatuko enpresari eta bankari garrantzitsuenak aurkitzen dira: César Alierta (Telefonica), Francisco González (BBVA), Pablo Isla (Inditex) edo Ignacio Sánchez Galán (Iberdrola); gainera, enpresa trasnazionalen zenbait buruzagi izango dira, Siemens edo Renault enpresetakoak, adibidez.

Espainiar ekonomia ministroa Luis de Guindos ere izango da; Espainiako presidentea Mariano Rajoy eta Iñigo Urkullu lehendakaria ere. “Baita ere langilearen aurkako neurriak bultzatu dituen nazioarteko agintaria izango dugu, Christine Lagarde, Nazioarteko Moneta Funtsaren zuzendaria”, azpimarratu du CNTk.

“Beldurra alderdiz aldatzeko garaia da, geurea dena hartuz: kalea”, sindikatu honek gehitu du. Testuinguru honetan, CNTk deia zabaldu du egun horretan Bilbo egingo diren ekitaldietan: goizeko 10.00etan Arriaga Plazatik eta Jesusen Bihotzetik manifestazioak aterako dira; arratsaldean 16.00etan hitzaldia izango da UPV/EHUko Paraninfoan eta 19.00etan Euskadi Plazatik manifestazioa.

Agenda

Ez dago ekitaldirik