12/02/18

Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi eman dizkio CCOO eta UGTri

Otsailak 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak hiru ebaspen polemiko argitaratu zituen. Azaroak 29an Lanbidek harturiko erabakiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi euro eman dizkie CCOO eta UGT “sindikatuei”. Horra hor Patxi López lehendakari eta PSOEren erlazio politikoetarako idazkariak bere laguntxoei oparituriko mauka.

Zehazki, UGTri 2,22 milioi euro eta CCOOri 2,25 dagozkie.

Enpresek garatzen dituzten “formazio beharren analisi eta antzemate ikerketei” zuzendurikoa da beste laguntzetako bat. Laguntza hauetatik, UGT enpresak 41.000 euro lortu ditu.

Laguntzak sozietateek heuren langileak formatzera zuzenduak badira ere, deigarria da Euskal Enplegu Zerbitzuak UGT eta CCOO “sindikatuak” xede horrekin diruz laguntzea. Ebaspen hauen beste bitxikerietako bat sindikatu abertzaleek oraingo honetan onurarik ez izatea da, nahiz eta ordezkari gehiago izan.

Ba al zenekien…?

…UGTren euskal lurralde batasunak langileak afiliatu eta heuren enpresetan “sindikatua” ordezkatu dezaten kanpaina bat abian duela. Kide gehiago lortzearren, UGTk ordezkaririk ez duen enpresetan afiliatuek lorturiko ordezkari berri bakoitzeko 50 euro ordaintzen ditu zentralak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik