CNT sindikatuak José Carlos Nebreda Santillán Arabako PPko burua eta enpresaria -Erribera Beitian zinegotzia eta Añanako Kuadrillan bere alderdiko ordezkaria dena- salatu du “langileen aurkako eskubideei erasotzeagatik eta Gizarte-Segurantzan alta ez hartzeagatik”. Gaur egun, Nebreda Gasteizko Boulevard merkaritzan-gunean dagoen txikiparkaren jabea da.

Greba orokorraren harira, gaur goizean mobilizazioak izan dira lurralde guztian. “Goiz goizetik langileria kalean izan da”, esan du erakunde anarkosindikalistak, “A-14 aldarrikapen eta borroka eguna dela” azpimarratuz.

CNT sindikatuak salatu du informatika-gaien Panda Security enpresak ez duela antzinatasun osagarria ordaindu nahi, duela gutxi Auzitegi Gorenak agindu duen moduan. “Berriro beste multinazional batek bere legalitatea eta langileekin betebeharrak ez ditu betetzen. Erantzuna, kalean eta lanpostuetan, erabatekoa izango da”, erakunde anarkosindikalistak adierazi du.

CNT sindikatuak ostalaritzako eta merkataritzako langileek pairatu behar duten egoera larriaz ohartarazi du. Sektore hauetan “enpresa gehienetan hitzarmen kolektiboak ez dira betetzen eta, askotan, langileen oinarrizko eskubideak urratzen dira”.

Murrizketak salatzeko, lan eta gizarte arloko eskubideak defendatzeko sortutako Sindikatu eta Mugimendu Sozialen Plataformak, zeinean CNT dagoen, atzo asteartean Lanbide eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoen aurrean kontzentrazioak egiteko deia egin zuen, gaur asteazken arratsaldean jarraipena emanez egindako herri kazeroladekin.

CNT sindikatuak mobilizazioak jarraitzen ditu, Laia zapata-dendetan gertatzen diren patronalaren gehiegikeriak salatzeko. Enpresa honek  -Barakaldon, Santurtzin, Basaurin eta Bilbon dendak dauzkanak-  langile bat bota du, zegozkion egunak, hiltzeko zorian zegoen senide bat bisitatzeko, erabili dituelako.

Euskal Herrian, Mercadonaren lehorreratzearekin batera, CNT sindikatuak kanpaina informatibo bat hasi berri du bertako langileak supermerkatu kate honen benetako aurpegia ezagutu dezaten. “Bere itxurazko aurpegi onaz gain, konpainia honek langileak lan baldintza iraingarrietan mantentzen ditu”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak, enpresa honekin gatazko gogorra mantentzen duenak.

MediapostGroupen (publizitate banaketan ibiltzen den multinazionala) kaleratzeen aurkako erantzuna, erabatekoa izango da. CNT sindikatuak horrela adierazi du eta “zuzendariaren bidegabeko neurriak salatzeko kanpaina bai bertako mailan bai mundu mailan”, azaldu du.

Europako hainbat hiriburuetan Mediaposteko kaleratuekin elkartasunean azken egunetan egin diren mobilizazioen ondoren, CNTk ohartu du multinazional honetan errepresio sindikalaren aurkako kanpaina jarraituko duela. “Enpresak ez du inolako negoziatzeko borondaterik, hori dela eta Mediapostek interesak dituen lekuetan borrokan jarraituko dugu”, sindikatuak esan du.

CNT sindikatuak salaketa aurkeztu du Lan-ikuskaritzan Mediapost nazioarteko enpresaren aurka, leporatzen baitio datu garrantzitsuak ezkutatzea; gauzak horrela, langileek ezin dituzte kalkulatu euren soldatak. Zentzu berean, CNTk deitoratu du enpresa horren “erabateko gardentasun-eza”; etxebizitzetan propaganda banatzea du zeregin nagusia Mediapostek.

Agenda

Ez dago ekitaldirik