15/03/06

CNTK merkataritzan dagoen patronalaren gogorkeria salatzen du

CNT sindikatuak mobilizazioak jarraitzen ditu, Laia zapata-dendetan gertatzen diren patronalaren gehiegikeriak salatzeko. Enpresa honek  -Barakaldon, Santurtzin, Basaurin eta Bilbon dendak dauzkanak-  langile bat bota du, zegozkion egunak, hiltzeko zorian zegoen senide bat bisitatzeko, erabili dituelako.

Barakaldoko dendaren aurrean kontzentrazio berri batean, erakunde anarkosindikalistak adierazi du kasu hau Merkataritza arloan askotan gertatzen direnetako ispilu bat da, ezegonkorrenetako bat. Egunero ikusten dugu, zelan milaka langilek enpresarioen erdeinua, irainak eta gogorkeria jasaten duten, CNTk azpimarratu du. Askotan -azaldu du-, langileek isilpean pairatzen dute sufrimendu hori, euren lana galtzeko beldurragatik.

Arlo honetako enpresa txiki askotan gertatzen dena ere aipatu du sindikatuak, normalean sindikatu subentzionatuek ahaztuak, non langileriak guztizko tratu txarrak jasaten dituen nagusiengandik. 

Egoera honen aurrean, sindikatuak inplikatutako jendea bultzatu du aurrerapausoa ematera eta dagokiena aldarrikatzera. Horretarako -nabarmendu du-, CNT daukate, haien atzetik inoiz negoziatuko ez duen sindikatua. 

Testuinguru horretan, sindikatu anarkosindikalistak adierazi du ekintza zuzena, elkartasuna eta elkarren arteko laguntzaren bidez -erakunde honetako arma nagusiak- merkataritzako langileek, patronalaren gehiegikerien aurrean, beren eskubideak balioarazi ahal izango dituztela.  

Gaur Laia zapata-denda da, baina bihar beste denda bat izan daiteke. Hemen edo han, CNTk zigorgabetasun enpresarialari aurre egiten jarraituko du, guztion artean beldur eta urritasunekin bukatzea lortu arte, esan du. 

Agenda

Ez dago ekitaldirik