CNT sindikatuak Bauen Hotelarekin bat egin du. Argentinako enpresa adierazgarri honek, autogestioaren eredua munduan, duela 11 urte bere langileek berreskuratu zuten eta, orain, utzarazteko aginduari aurre egin behar dio. “Hotel hau Videlaren erregimen genozidarekin lotuta egon zen. Gaur, lehenengo jabeek, berriro, langileriari eraso egiten diote”, nabarmendu du CNTk.

CNT sindikatuak Iruñean “Cárcel=Tortura” kanpaina aurkeztu du, Estatu espainiarreko espetxeetan sarritan burutzen diren tratu txarrak salatzeko asmoarekin. Ekintzan, erakunde anarkosindikalistak espetxe sistemaren aurkako jarrera erakutsi du eta “Estatuaren burdin hesien eskuetan” ematen diren egoera larriei buruz ohartarazi du.

Autogestioa, CNTk bultzatzen duen borroka anarkosindikalistan, oinarri bat da. Hori dela eta, sindikatu honek zinema dokumentalean autogestioari buruzko ziklo bat antolatu du.

Azaroaren 14ko greba orokorrean atxiloturiko CNTko bi kideen absoluzioa eskatzeko CNT sindikatua ostiral honetan Bilbon dagoen gobernuaren ordezkaritzaren aurrean kontzentratu da, beste erakunde sindikal eta sozialekin batera. Gainera Alfon,  egun beretik kartzelan dagoen gaztea berehala aske uzteko eskatu du.

Maiatzaren 13 eta 17a bitartean, CNTk Bilboko Liburu Anarkista azokaren XI. edizioa ospatuko du. Beste urteetan bezala gai libertarioa zabaldu nahi du, “Idazle, hizlari eta ideiak irakurleei hurbilduz”, azaldu du sindikatuak.

Ostiral honetan, urtarrilaren 18an, La Kelo Santurtziko gaztetxean (Las Viñas, 64) CNT sindikatuko filmeak aurkeztuko dira. Anarkosindikalismoak sortu dituen ikus-entzunezko produkzioak ezagutzeko une egokia da; iraultza eta artez betetako lanak.

Ideia libertarioak, beren gizarte justuago baten aldeko proposamen eta alternatibekin, Bilboko kaleetan egongo dira berriro maiatzaren 21 eta 22an. Bi egunetan, CNT sindikatuak Liburu Anarkista Azoka berriro antolatuko du, aurten bere XII. Edizioan. Udaletxeak betiko lekuan -Unamuno plazan- ospatzeko baimena kendu duenez,  stand guztiak Bailen kalean ipiniko dira.

Hilabete batzuk borrokan egon ondoren, CNT sindikatuak Metrópoli 2000-n gertatutako botatzeen deuseztasuna lortu du. Enpresa hau Quorum Fitness gimnasioan garbitzeko zerbitzuaz arduratzen zen. “Carmen eta Amador kaleratu zituzten beren eskubideak eskatzeagatik eta sindikalismoa egiteagatik”, gogoraratu du zentral anarkosindikalistak.

CNT sindikatua Maiatzaren 1ean  mobilizatu den lau hiriburuetan  “kapitalismoaren kontrako frenteak finkatzeko” beharra adierazi du. “Egun batez manifestatzea ez da nahikoa. Ezta hogeita lau orduko grebaldiarekin ere. Mugimendu sendoa behar eta exigitzen du gizarteak, oinarritik sortuta, alderdien eraginik gabe” seinalatu du zentral anarkosindikalistak.

Erregimen frankistak 1936 eta 1977 artean buruturiko genozidioaren aurka Argentinan ireki den prozesuaren harira, gaurko egunez (asteartea), CNT-k bere salaketa propioa egin du Buenos Aires-en. Eraildako eta desagerrarazien senide, elkarte memorialista eta epaitegi argentinarretan aurkezturiko gainontzeko erakunde eta eragileei, zentral anarkosindikalista gehitu zaie gaurkoan.

Agenda

Ez dago ekitaldirik