Despido hauek ezagutu bezain laster, sindikatuak mobilizazio ezberdinak burutu zituen jarraipen sindikal larri hau salatzeko. “Lehenengo egunetik esan genuen atzerako pausorik ez genuela emango berronartu arte”. “Hilabete guzti hauetan, Carmen eta Amador erresistentzia eta duintasun adibideak izan dira”, nabarmentzen du CNT-k.
Sindikatuak azpimarratzen du kasu honek bere eredu sindikalaren eraginkortasuna erakusten duela, “hala nola antolakuntza eta borrokaren garrantzia, egoera zuzengabeei buelta emateko”. “Beren nagusiek esplotatuak diren guztiek, soldata prekarioak jasotzen dituztenek edo beren eskubideak aldarrikatu nahi dituztenek, eta horregatik jarraituak direnek, CNT daukate laguntzeko”, ohartarazi du.
Aldi berean, erakunde anarkosindikalistak eskertu du “Portugaleteko auzokoen elkartasuna, Carmen eta Amadorren kaleratzearen kontra sinatu zutelako”.