CNTk gogorarazi duen bezala, kanpaina hau orain dela bi urte jaio zen, “bizi baldintza penagarriak jasan duten –eta jasaten duten- presoen eskutik”. “Isolamentua, deserrotzea, osasun arloko utzikeria eta mota anitzeko gehiegikeriak –sexualak, jipoiak…- espetxeetako eguneroko biziaren parte dira”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.
Era honetan, sindikatuak aipatu du “kanpaina honen arrakasta espetxeetatik kanpo eman daitekeen laguntzaren esku dagoela, hots, erakunde eta kolektibo antiautoritarioen inplikazioaren beharra dagoela, espetxeen barruan ematen diren borrokak kaleetara zabalduz”.
Hain zuzen, “Cárcel=Tortura” kanpainak ez du soilik preso daudenen parte-hartzea bilatzen, espetxeetatik kanpoko laguntza eskatzen baitu. Asteazken honetan, Iruñean burututako ekintzan CNTk adierazi du iniziatiba hau bultzatuko duela “dauzkagun bide guztiekin”.