16/05/12

CNT-k XII. Liburu Anarkista Azoka aurkezten du Bilbon

Ideia libertarioak, beren gizarte justuago baten aldeko proposamen eta alternatibekin, Bilboko kaleetan egongo dira berriro maiatzaren 21 eta 22an. Bi egunetan, CNT sindikatuak Liburu Anarkista Azoka berriro antolatuko du, aurten bere XII. Edizioan. Udaletxeak betiko lekuan -Unamuno plazan- ospatzeko baimena kendu duenez,  stand guztiak Bailen kalean ipiniko dira.

“Leku publiko bat erabiltzeko murrizte ulertezinak gorabehera, jende askok Liburu Azoka bisitatuko duelakoan gaude”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Zentzu horretan, CNT-k aipatu du badela “ekintza finkatua, geldiezina”.

Aurten, Liburu Anarkista Azoka, arlo libertarioko hainbat argitaletxe bilduko dituena, larunbatean 10.00etatik 20.00etara zabalik egongo da eta igandean 11.00etatik 15.00etara. Gainera, larunbatean 12.00etan, José Ramón Palacios, Anselmo Lorenzo Fundazioaren presidenteak,  “Anarquismo básico” liburuaren aurkezpena eskainiko digu. Bestalde, Jose Luis Carretero ekonomistak bere azkenetako lan bati buruz hitz egingo du, “La autogestión viva”.

Hitzaldiek igandean 11.30etan jarraituko dute “La revolución Ignorada: La liberación de la mujer y la revolución social en Kurdistán” liburuaren aurkezpenarekin, Deskontrol argitaletxearen eskutik. 13.00tan, Patxi Dinamita abeslariak bere abestiak eskainiko ditu.

Agenda

Ez dago ekitaldirik