Mediapost multinaziolak –publizitate banaketan ibiltzen dena- Bizkaian CNTko bi militante kaleratu zituen. Orain berriz hartzeari uko egiten dio. Hori dela eta, sindikatu honek estatu espainiarrean dauden beste enpresa honen egoitza batzuetara gatazka zabalduko duela iragarri du. “Ez dugu ahaztu behar gure lagunak anarkosindikalismoa egiteagatik kaleratu zituztela”, azpimarratu du.
CNT sindikatua aste honetan mobilizatu egin da Mediapost multinazionalak –publizitate banaketan ibiltzen dena- egin dituen kaleratzeak salatzeko eta horren ondorioz kalean geratu direnak berriz onartzeko exijitu egin du.
Arcelor Mittalek, munduko altzairugilerik handiena, iragarri du Sestaoko ACB lantegia epe muga jakinik gabe itxiko duela eta 355 langile aldi baterako enplegu erregulazioan geratuko dira.Hauei gehitu behar zaie beste enpresa auxiliarretan lan egiten dutenak, 200 bat. Euskal Herriko langabezia-tasarik handiena duen herrian ia 600 familia etorkizun ilunera bultzatuta.
“Eusko Jaurlaritzak 12.711 lanpostu berri sortuko dituela esan du, propaganda hutsa izanik, enplegua sustatzea ez baita inondik ere beren lehentasuna”, esan du CNT sindikatuak. Zentzu horretan, erakunde anarkosindikalistaren iritziz “langileen lanaldi luzapena, milaka langile prekarioen kaleratzea edo soldata murrizketek argi uzten dute zein den Eusko Jaurlaritzaren jarrera enpleguarekiko: honen aurka dago”.
“Lan zuzenbidearen hausturari buruzko ikuspuntu anarkosindikalista”. Izenburu honekin, CNT sindikatuak argitzen dugu zein parametroetan zentratzen den azken lan erreforma.
CNT sindikatuak berriro, jendaurrean, Laia Zapata-dendetan egiten diren lan-gehiegikeriak salatu ditu. Denda-kate honek sukurtsalak ditu Barakaldon, Santurtzin, Bilbon eta Basaurin. Ostegun honetan, sindikatuko militanteek informazio-piketeak egin dituzte enpresa honen lokalen aurrean eta zuzendaritzaren gogorkerien berri eman dute.
CNT sindikatuak gatazkan jarraitzen du ATACOn, “La Oka” delicatessen denda-katearen jabea. Larunbatean Durangoko egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean, zentral anarkosindikalistak gogoratu du Lan Harremanen Konsteiluak afiliatuen datu filtrazioa dela eta “langilean pairatzen duten jazarpena handitu dela”.
“Emakumea, sindikalismoa eta jendartea. Begirada anarkosindikalistak eta libertarioak”. CNTk kaleratu duen dokumentuaren izenburua da eta klase eta genero kontzientzia aztertzen dira bertan. Besteen artean, ikerketak azpimarratzen duenez, pertsona guztion askatasuna “lotzen gaituzten kateen araberakoa da. Anarkosindikalismoan ez ditugu oroipen egunak hutsalki ospatzen. Burgeseriaren igualitarismoari, konsekuenteak izaki, egunerokotasuna aldarrikatzen dugu”, azpimarratu du sindikatuak.
Larunbat honetan CNT sindikatuak omenaldi bat burutu du Artxanda mendian “faxismoaren kontrako gatazkan eta iraultza sozialaren alde borrokatu ziren” kide anarkosindikalisten ohorean. “Diktadura frankistak hildakoen memoria bakarrik bizirik iraungo du beraien koherentzia eta duintasun maila mantentzen badugu”, esan du erakundeak.
CNT sindikatuak Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan maiatzaren 16 eta 23ko egingo diren greba jardunaldietan parte hartzeko deia zabaldu du. Irakasleak, irakaskuntza bereziko irakasleak, sukaldeko eta garbiketako eta Haurreskolak Partzuergoko langileak greba egingo dute bi egun hauetan.