Zentzu berean, CNTk aditzera eman du enpresa horretako zuzendaritza –Sonia Perez Ezquerra dela, Patxi Lópezen gobernuan, Lan arloko sailburuordea izandakoa- “abokatuetan ari dela dirua eta denbora xahutzen, baliabide horiek enpresa hobetzeko erabili beharrean”. “Okerreko estrategia dat da, epaiketetan gastatzen dituzte bitartekoak, helburu bakarra dutelarik: emakume langileei lanaren eta familiaren arteko uztardura oztopatzea”, sindikatuak gehitu du.
Egindako ekitaldian, CNTk azpimarratu du ATACO SL-k poliki poliki “langileen eskakizunak betetzen ari dituela, sail sindikalak egiten ari dituen mobilizazioen ondorioz”.