Lan merkatuetan aplikatu diren lan erreformen ondorioz, soldatek ekonomian zuten pisua murriztu dituzte, enpresa eta finantza sarreren alde eginez. Ikuspuntu juridiko batetik, lan zuzenbidean funtsezko aldaketa bat suposatu dute, azken honen helburua lan harremanetan parte ahulenaren babesa baitzen.
Eraso hauei aurre egiteko CNT sindikatutik aldaketa sozioekonomiko eta lan politiken biraketa proposatzen dugu. Gure proposamenak zuzenduta daude langileriak dagokion protagonismoa berreskuratzera eta inola ere ez, orain gertatzen den moduan, eskubideak eta enplegua galtzera.