Ekitaldi hau frankismoaren aurka borrokatu zirenen ohorean eraiki zen monumentuaren aurrean burutu egin da, La Huellan. “Orain 78 urte militanteek iraultza sozialari hasiera eman zioten, gaur geure konpromisoa erakusten dugu langileon burujabetzaren alde”, CNTk nabarmendu du.
Testuinguru honetan, sindikatuak bere apustua “betikoa izaten jarraitzen duena” aldarrikatu du: “auto antolaketa popularra, ekintza zuzena eta elkartasuna kapitalismoaren ondorioak sufritzen ditugun artean”.
“Bai kalean baita lantokietan, gaur inoiz baino gehiago langileriaren errespetu eta duintasunaren alde borrokatzen dugu, gure helburua zein den ahaztu barik: sistema ezmoral, bidegabe eta krudel hau suntsitu nahi dugu, beste berri bat eraikiz zeinean denok izan dezakegun gure lekua”, azpimarratu du. “Iraultza soziala -gehitu egin du- etorkizunez beteriko arma izaten jarraitzen du”.