13/10/12

CNTk Mediapost enpresak kaleratu dituen langileen berriz onartzeko exijitzen du

CNT sindikatua aste honetan mobilizatu egin da Mediapost multinazionalak –publizitate banaketan ibiltzen dena- egin dituen kaleratzeak salatzeko eta horren ondorioz kalean geratu direnak berriz onartzeko exijitu egin du.

Pasa den ostegunean Mediapost enpresaren aurrean egin zen mobilizazioan, sindikatuak eskatu zuen “lanean egonkortasun plana”  enpresaren jarrera hauek ekiditeko. Testuinguru honetan, CNTk kritikatu du konpainiak “autonomoak eta beste enpresa batzuk azpikontratatzen dituela eta, aldi berean, argudiatzen du galerak dituela eta langileak kaleratzen ditu”.

“CNTk mobilizazioekin aurrera jarraituko du patronalaren erasoak salatzeko eta geure eskubideen errespetua exijitzeko”, erakunde anarkosindikalistak azpimarratu du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik