16/06/28

Egoitza anarkosindikalista berriak Ezkerraldean ateak ireki ditu

CNT sindikatuak Barakaldon badauka egoitza berria. Inaugurazioa etxe anarkosindikalistan (Castilla y León, 10) pasa den larunbatean izan zen. Ekitaldian Luis Fuentes, CNTko Oroimen Historiko taldeko kidea eta Martin Paradelo, sindikatu honetako idazkari nagusia egon ziren.

“XXI. menderako premiazko eta beharra den sindikalismoa gara”, aldarrikatu zuen Paradelok. Ildo horretan, azpimarratu zuen CNT “erakunde iraultzailea dela eta, ekintza sindikalaren bitartez, gaur egungo errealitatea aldatzen saiatzen da”. Halaber eredu anarkosindikalistaren ezaugarri batzuk deskribatu zituen. “Enpresa-batzordeen aurrean, askotan langileen borondatearen aurka erabakitzen dutenak, guk sail sindikalak defendatzen ditugu”, nabarmendu zuen.

Bere aldetik, Luis Fuentesek sindikatu honetako ibilbidea Ezkerraldean gainbegiratu zuen. Hemen, militantzia anarkosindikalistak “diktadura frankistaren aurka borroka egin zuen”. Berak ere azaldu zuen CNTk trantsizioa errefusatu zuela, eta nola denboraldi horretan “ezkerreko alderdi batzuek haien bide-bazterretan hilda zeuden alderdikideak saldu zituzten”. “Erakunde historikoek, oraingo garaietan zeharo bizirik daudenak, trantsizioari epaiketa bultzatu behar dugu”, esan zuen.

Bai hasieran bai amaieran, txistulari batek “Hijos del Pueblo” eta “A las barricadas” jo zituen. Inaugurazioan ere beste ekitaldi musikal batzuk egon ziren. “Etxe anarkosindikalistak Barakaldoko eta Ezkerraldeko auzokoentzat, murrizketen eta prekarietatearen aurka  borrokatzeko, ateak irekita ditu”, CNTtik nabarmendu zuten.

Agenda

Ez dago ekitaldirik