12/05/11

Gutunontzietarako publizitate banaketan gertatzen diren erasoen aurkako kanpaina

CNT sindikatuko militante talde batek elkarretaratzea burutu du ostiral honetan Barakaldoko “Megapark”aren atarian. Publizitate banatzen diharduten langileek sufritzen duten egoeraren larritasuna salatzea zuten helburu. Ekintzarekin, gutunontzietan publizitatea banatzearekin zenbait marka komertzialek lortzen dituzten “kanpaina bortizen” aurka protestatu du zentral anarkosindikalistak.

Eskaera bikoitza egin die sindikatu honek enpresei, “errespeta ditzatela beren langileen osasuna eta eta gutunontzian publizitaterik nahi ez duten bizilagunenen borondatea”. Azpimarratu duenez, “publizitate banaketako langileek egunero egoera biolentoak pasatzen dituzte”.

Azken asteotan igorririko komunikatu batean, “bizilagunen borondatearen aurka, publizitatea gutunontzietara sartzera derrigortzen duten enpresak badirela salatu zuen CNTk. Behargin bat, antsietateak jota, baja egoeran egotera eraman duten kasuak ere salatu zituen: “publizitatea banatzen duten langileen aurkako eraso kasuak”

Ostiral honetako elkarretaratzea burutu ostean, hurrengo egunetarako mobilizazio gehiago iragarri ditu CNTk “publizitate banaketan dabiltzan langileak presionatu ez ditzatela eskatzeko zenbait marka komertzialetako arduradunei”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik