“Gobernuak, Kapitalaren morroi gisa, langileriak lortutako eskubideak kendu nahi ditu, aldi berean krisiaren benetako arduradunak babesten ditu dirua emanez” sindikatuak azpimarratu du protestan.
Halaber, konfederazio anarkosindikalistak bere elkartasuna adierazi du “haien eskubideen alde borroka egiten duten meatzariekin”. Zentzu horretan, CNTk bere apostua, borrokarako tresnak moduan, elkarren arteko babesaren alde, elkartasunaren alde eta ekintza zuzenaren alde, berretsi du. “Sindikatu honetan ez dugu ezer partekatzen ez politikoekin ez beraien gaizkideekin, hau da, sindikalismoaren profesionalekin,”, nabarmendu du.