16/09/27

CNTk, lan prozeduretan oinarrizko eskubideen babes-bermeak blindatzea lortu du

CNT sindikatuak lortu du langileen esparru legala aldatzea bai militantzia sindikalagatik errepresalien kasuetan  bai lan eskubideak eskatzeagatik. Aste honetako ebazpen batean, Konstituzio Auzitegiak onartu du, enpresa-jokabidetan haien oinarrizko eskubideak murriztu zaizkien pertsonek, Auzitegi Nagusietan, lehen instantzian onartu ezean baita instantzia bakarrean errekurtso kasuetan ere, errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela. “Epai historikoa da eta Estatuko kasu askotan eragin handia izango du”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.

Konstituzio Auzitegiaren erabakia auzitegi guztiontzat derrigorrezko betetzea da eta CNTk  bultzatutako ekintza judizialen ondorioa da. Ekintzak hasi ziren ATACO SL enpresako langile baten defentsan. Enpresa hau “La Oka” delicatassen denda-katearen jabea da, Bilbon eta Getxon daudenak. “Gure kideak –sindikatuak gogora ekarri du- militantzia sindikalagatik errepresaliak pairatzen zituen eta bere lan eta familia bateratzeko eskubideak ere urratzen zituzten”.

Egoera honen aurrean, erakunde anarkosindikalistak kasua Bilboko Lehen Instantziako epaitegira eraman zuen baina honek ez zuen onartu. “Jarraian, errekurtso bat aurkeztu genuen baina bai Epaitegiak, bai Euskadiko Auzitegi Nagusiak ezezkoa eman zuten. Epaileek argudiatzen zuten lan-baldintzak aldatzeko auziak bakarrik azken instantzian aurkeztu ahal direla eta ezin direla errekurtsoak jarri”,  zehaztu zuen CNTk.

Ezezko honen ondoren, sindikatuak kasua Konstituzio Auzitegira eraman zuen. Han alegatu zuen Gizarte Arloko Jurisdikzioaren Legeak Oinarrizko Eskubideen babesa agintzen duela, bai langileentzat bai sindikatuentzat, eta honek errekurtsoak aurkezteko eskubidea ere barne hartzen du. Ildo horretan, CNTk langileen oinarrizko eskubideen babesari buruz hutsune asko daudela nabarmendu zuen. “Auzitegiek errekurtsoak onartzen dituzte kaleratze edo auzi arruntetan baina ez dute onartzen mobbingnekin lotuta dauden kasuetan, adibidez: lekualdaketak, soldaten murrizketak, lanorduen aldaketak edo lan eta familia bateratzeko eskubidearen aurkako erasoak. Neurri hauek, askotan, errepresalia moduan egiten dituzte militantzia sindikala egiteagatik edo bere eskubideak erabiltzeagatik”, azpimarratu du erakundeak.

Fiskaltzak aldeko txostena egin ondoren, Konstituzio Auzitegiak argudio hauekin epaia eman du eta “ontzat hartzen du, auzien arabera eta justifikatu barik, langileen eskubideen babes ezberdinak onartzen zirela”. Modu honetan, Konstituzio Auzitegiak irizpena ematen du oinarrizko eskubideak urratuz gero, errekurtsoak onartu behar izango direla.

“Hemendik aurrera, auzitegiek langilearen aldeko ebazpen hau onartu behar izango dute”, nabarmendu du CNTk. Zentzu horretan, sindikatuak azpimarratu du ekintza honek lortu duela “oinarrizko eskubideen babesaren interpretazioa zabaltzea, honelako lan prozeduretan bermeak hobetuz”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik