Hauteskundeak ilusioak besterik ez dira, langileriarentzako trikimailu bat. Edozein hobekuntza, edozein aurrerapausoa azkenean izan da frankista entzutetsu hark (eta betiko demokrata bihurtu zena) esan zuena: “legetan arrunt bihurtzea kaletan arrunta dena”. Hau da, eguneroko borrokek gizartea aldatzen dute eta ez gobernuek edo parlamentuek. Gobernuaren papera argi eta garbi dago: jabetza eta ordena babestea eta multinazionalen eta enpresen negozioak laguntzea. Askatasunak, eskubideak, aurrerapausoak… beti borroken ondorioak dira.
CNTn ondo dakigu zeintzuk izen diren alderdi politikoek eta enpresa kapitalistek inposatutako erreformen eta kontrarreformen ondorioak. Eta langileen defentsan bakardadean aurrera joan gara. Bai, noizean behin beste sindikatu batzuekin, baina hautes interesak kontuan hartuta. Alderdiak soilik argazkian ateratzako eta botoak eskatzeko agertzen dira. Bai, alderdi politikoetan eta sindikatuetan borondate oneko pertsonak daude eta langileriaren interesak defendatu nahi dituzte. Baina, behin eta berriro, alderdi horiek sindikalismoa traizionatu dute eta, askoz okerragoa dena, Anarkosindikalismoa izan ezik, gainerako sindikatuak alderdi politikoen interesetara makurtu dira.
CNTk hauteskundetan ez du botoa ematen eta ez du botoa eskatzen. CNTk abstentzionismo aktiboaren alde egiten du. Egunez egun antolatu, lantokietatik -lana baldin baduzu- edo gure kontsumo modutik. Horiek dira aldaketa sozialaren eragileak. Bakarrik gizartea aldatuz gero, benetako aldaketak egongo dira. Gobernuek ordena besterik ez dute mantentzen. Langileriaren antolakuntzan eta batasunean eta elkarren arteko babesean sortzen dira aldaketaren dinamikak.
Inork ez daki hauteskundeak nork irabaziko dituen baina CNTn emaitza badakigu: gu gobernuaren aurrean egongo gara. Lehenengo egunetik. Guk, egunez egun, egoten garen lantegietan borroka egingo dugu, kaletan, Lanbideko ilaran, eskola eta fakultatetan, merkatuetan…
Gehiegi atzera egin dugulako. Aparatu politikoa multinazionalen eta klase nagusien zerbitzura daudela jakin badakigulako. Kapitalismoak inoiz izan zituen balaztak galdu dituelako… Hau dela eta ez dugu hauteskunde-fartsan sinesten. Botoan ez dago biderik, instituzioak piramidalak direlako eta gailurrean bakarrik enpresak daude.
Zuk zeuk erabaki behar duzu ekainaren 26an zer egin baina badakizu CNTn beti langileriaren interesak defendatuko ditugula. CNT han beti egongo dela. Demokrazia eta autogestioa egunero eraikitzen dira, zerutik ez dira ailegatuko. Lehenengo lehentasuna ez da gizarte-asaldura hauteskunde gehiengo bihurtzea baizik eta geure bizitzak kudeatzen ikastea, geure egiturak eraikiz eta geure aukerak sortuz. Ez da erraza, ez da arina, arazoen konponbideak ez dira errazak eta ez dago konponbide azkarrik. Geure bizitzari buruzko negoziazioan ez gaude ugazabaren ondoan, ez gaude kargu politikoaren aldean, baizik eta haien aurrean jesarrita gaude.
Abstentzio aktiboaren alde, komunismo libertarioaren alde, antolatu eta borrokatu!