Batzorde Konfederalak igorririko ohar batean, honakoa dio CNTk: “Alderdi bateko zein besteko gobernuen politika ekonomikoen ondorioz, langabeziak gora eta gora egin du. Politika horiek bidezkoa ez zen zorra ordaintzea lehenetsi dute. Patronalaren eta finantza-elitearen irabaziak mantentzea nahiago izan dute eta horretara milioika euro bideratu dituzte, populazioaren gehiengoaren ongizate eta eskubideak alboratuz. Horretarako, kaleratzeak erraztu eta merketzen dituzten murrizketa eta lan erreformetan oinarrituriko politikak erabiltzen darraite”.
Sindikatuaren hitzetan, langabezia “datuak lazgarriak dira, % 25etik gorakoak eta zenbait lurralde, sektore edo adinetan, askoz larriagoak. Gobernu eta administrazio desberdinek oparoak inoiz izan ez diren langabezi sari eta laguntzak murrizten darraite eta horri 2013rako aurrekontuetan aurreikusten diren murrizketak gehitu behar zaizkio”. Honen harira, zera bota du: “Prepara Planaren huskeria, otsailetik aurrera desagertu egingo da eta langabeziaren ondorioak areagotuko: etxe kaleratzeak eta premiazko beharrak ezin asetua”.
Erakunde honen aburuz, zerbitzu publikoetan ematen diren etengabeko murrizketek (osasunean, hezkuntzan eta zerbitzu sozialetan) “baliabiderik gabeko langileen egoera oraindik eta gehiago kaltetzen dute. CNTn uste dugu politika hauek, diskurtso ofizialetaz haratago, beraien lehentasun zerrenda agerian jartzen dutela eta langabeziak ez diela ezer axola. Izan ere, azken lan erreformaren helburuak ikusi besterik ez dago, patronalari, kaleratzearen mehatxupean, soldata jeitsiera etengabea eta lan baldintzen kaskartzea ahalbidetu dizkio” azpimarratu du.
“CNTn jakitun gara langabeziaren aurkako borrokan, gobernuak ez ditugula bidelagun, lana sortzeko promesak ez ditugu irensten. Urtez urte Enplegu Erregulazio Espedienteak eta kaleratzeak onartzen zituzten bitartean formazio eta lan orientazioaren negozioan parte hartzen zuen sindikalismo instituzionaletik ere, ezer gutxi espero dugu”. Horregatik “langileok gara antolatu behar garenak, egoera honek kalteturikoak bereziki, eta sindikatua langabeziaren aurkako tresna eraginikor bihurtu, EEEak eta kaleratzeak atzera botaz” azpimarratu du.
Zentral anarkosindikalistak “funtsezko neurriak exijitu ditu, eta guztion ongizatea bermatzeko, lanaren eta aberastasunaren banaketa, eredu ekonomiko eta sozialaren aldaketa sakon bat medio etorriko dena. Hau guztiarengatik, CNTk langabeziaren aurka mobilizatzera deitzen du datorren otsailak 15erako, antolatzera, kalera irten eta soldata murrizketarik gabeko lanaldi murrizketa (30 ordu) aldarrikatzeko ekintzak lantzera; jubilazioa 55 urtetara jeistea aldarrikatzera; lanpostu bakoitzaren aldeko defentsan, EEEak eta kaleratzeak borrokatzera; langabetu bakoitzarentzat kobertua unibertsal bat lortzera”.
Oharra: gai hauen inguruko informazio gehiago, honako esteketan aurkitu duzue:
Soldata jeitsierarik gabeko lanaldi murrizketa astean 30 ordutara: proposamenaren inguruko analisia:
http://www.cnt.es/noticias/reduccion-de-jornada-30-horas-semanales-sin-reduccion-salarial
Espainiar estatuko langabeziaren eragileak eta alternatibak:
http:www.cnt.es/noticias/los-condicionantes-del-desempleo-masivo-en-el-estado-espa%C3%B1ol-y-las-alternativas
Langabetu asanbladak:
http://www.cnt.es/noticias/las-asambleas-de-parados-y-paradas
Salarios, costes laborales y medidas contra el desempleo: breves pinceladas sobre la cuestión: