Berritasunak

ESK, LAB eta CGTk, CNT sindikatuarekin batera, komunikatu bat atera dute lan hitzarmenaren negoziazioen egoera dela eta. "Komunikatu bateratua atera dugu langileek egoera zein den uler dezaten", esan du sindikatuaren arduradunak. Lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta, lau sindikatuek hurrengo komunikatu bateratua atera dute, azken egunotan zenbait sindikatuk eguteko amankomunetik atera baitira. Hemen komunikatua irakurtzeko aukera duzue. Elkarrekin borrokan jarraituko dugu! "Bizkaiko Bulego eta despatxuetako hitzarmena negoziatzen ari garen LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuok gure kezka adierazi nahi dugu sindikatuen arteko batasuna apurtu delako, hura barik nekez lortuko dugulako geure helburua: hitzarmen duina. ELA, CCOO eta UGT sindikatuak egutegi amankomunetik…
Urteak daramatzate pentsionista eta alargunek euren bizi-baldintzen aurkako eraso larriak jasaten. Azken hilabeteotako mobilizazioak azaleratu dutenez, usteltze progresiboa garatu da azken urteetan, Gizarte-Segurantzaren etorkizuna bera ere kolokan jarriz. Pentsio sistema publikoa etengabeko murrizketen bidez ahultzen dute, iraunkor eta bideragarria ez delaren mantra erabiliz. Pentsio pribatuak bultzatzeko helburuarekin, aitzakia demografikoa erabiltzen dute agintariek, zahartzen doan gizarte honetan beldurraren egoera hedatuz. Zein da arazoaren jatorria, soilik demografikoa edo lan baldintzak kaskartzearen ondorio zuzena da? Eta, kaskartze horrek ez al du zerikusirik ume jaio berrien eskasiarekin? Kotizaziopeko pentsioen finantzaketa, kotizazioen menpe geratu zen 1995ean. Ez kontributiboak Gobernuaren aurrekontu orokorretatik ordaintzen dira, ordea. Biztanleriaren…
CNTk erakunde sindikal, sozial eta politiko guztiei dei egiten die 2019ko apirilaren 20an Valle de los Caídos-era egingo den martxan parte hartzera. 2019an 60 urte beteko dira eraiki zenetik. Monumentu hau faxismoaren eta bando frankista gurtzeko erromes tokia da. Valle de los Caídos 1940 eta 1958 artean eraiki zen, frankismo garaian, bando frankista eta Erregimenaren gorazarrerako, preso antifrankistek eraiki zutelarik. Bertan bi bandoetako 33.833 gorpu daude ehortzita, zifra hau egiazkoa baino txikiagoa dela dakigun arren. Horiez gain, "monumentu" honetan José Antonio Primo de Rivera eta Francisco Franco ere daude. Lehenengoa Falangeren sortzailea, zeinak bere gain hartu zuen erakunde sindikal eta…
Agintariek estatistika zerbitzuek eskaintzen dituzten datuak era baikorrean irakurri dituzte. Bai langabezia, bi digituetako zenbakia atzean utzi baitu, baita hazkunde ekonomikoa, nahiz eta joera beherakorra den. Nire lanbideko hainbat kideren analisia antzekoa da, krisia atzean utzi dugula, kontratazioa gora egin duela, enplegua arin lor daitekeela. Baina, nire iritziz, krisiak gizartean egin duen haustura oso handia eta larria da. Gizartearen zati hazkor bat oinarrizko eskubide sozialik gabe geratzen ari da, azken hamar urteetan pairatutako Errezesio Handia dela eta. Enplegua eta familia bateragarri egiteko politiken artean, lan jardunaldi murriztapena dago; baina lan merkatuan emandako aldaketak direla eta, egia esan, langile askok ez…
DEIA egunkariak Iñaki Astoreka CNT Oroimen Historikoko Batzarraren kidea elkarrizketatu zuen. "Gaur egun arte, CNTk beren afiliatuak ziren 426 pertsona erregistratu ditu; horietako 24 Euskaid eta Nafarroakoak ziren" Pasa den igandean, Deiak Inaki Astorekari elkarrizketa egin zion oroimen historikoaren inguruan. CNT sindikatuak Iban Gorriti kazetazia eskertu nahi du oroimen historikoaren alorrean egiten duen lana dela eta. La CNT, ante el horror del nazismo El sindicato en Bilbao perfila una lista de 24 de sus miembros de Euskadi que sufrieron el terror de los campos de concentración nazis
CNT sindikatuak Gasteizko tabernan afiliatu batek jasandako sexu jazarpena salatu du "Azaroaren 16an tabernaren aurrean elkarretaratzea egin genuen, eta jabeak beldurrez itxi zuen", esan du erakunde anarkosindikalistak Orain dela gutxi Gasteizen dagoen Vendetta tabernako langileen "egoera publikoa egin genuen", CNTk esan du. Lan esplotazio eta sexu jazarpen kasu bat salatu du erakunde sindikalak, zoritxarrez, ostalaritzan ohikoak direnak. "Agerikoa da sistema heteropatriarkalak hainbat aurpegi duela, horietako bat sexu jazarpena da", sindikatuko bozeramaleak esan du, "eta sexu jazarpen honek lan arrisku bat suposatzen du, emakumeek pairatzen dugun egiturazko diskriminazioaren parte dena". Hori dela eta, azaroaren 16an "elkarretaratzea egin genuen, enpresariak ez baitio…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena