19/01/10

CNTk Jaurlaritzari eskatu dio Oroimen Historikoaren alorreko legedia bete dezala

  • Eusko Jaurlaritzaren pasotismoaren aurrean, CNT Gogora erakundearen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin du.
  • "Legearen arabera gurea dena eskatzen ari gara", erakunde sindikalak esan du.

CNT sindikatuak “Ondare Historikoa” arautzen duen 4/1986 Legea onartu baino lehen “konfiskatu ziguten ondarea itzultzea eskatu” du. Estatuak “guk egindako esakerak baztertu” ditu, esan du erakunde anarkosindikallistak. Horixe gertatzen ari da Eusko Jaurlaritzak 1937ko martxoaren 23an egindako errotatibaren konsfiskazioarekin.

2015. urtean, CNTk Eusko Jaurlaritzari bilera bat eskatu zion konfiskatutako errotatibaren  gaia aztertzeko, eta, hala ere, hainbat bilerak egin arren, exekutiboaren aldetik ez dugu inolako erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordearen aurrean azaldu ginen 2018ko azaroaren 14an. Aho batez eskatu zen Eusko Jaurlaritzak CNTk egindako eskaerari erantzutea (11. espedientea, 11\00\10\00059).

“Erantzun bat itxoiten ari gara”, esan du CNTk. Hori dela eta, “Lehendakariak oroimen historikoaren ekitaldi honetara etorri dela aprobetxatzen dugu”, Nazio Batuetako kontalariaren txostenak dioena aplikatzeko, Giza Eskubideen arloko printzipioak ezartzen dituen 60/147 ebazpenean adierazten den bezala. Josu Erkoreka bozeramailearekin honen ingurua hitz egiteko aukera izan du.

Eusko Jaurlaritzak berak eskatu du erregimen frankistak Parisen konfiskatutako ondasunak itzultzea (Cervantes Etxea, Eusko Jaurlaritzaren egoitza erbestean), hori zerbait logikoa da eta babesten dugu.

Hala ere, zergatik exekutiboak ez du CNTren ondarearen aurrean berdin jokatzen? Zergatik Eusko Jaurlaritzak ez du bilera ofizialik egin nahi gai hau eztabaidatzeko? Horixe da  gaur eskatzen ari duguna.

 

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena