19/01/04

Kurdistanekin elkartasuna: elkarretaratzea Bilbon

  • Urtarrilaren 9an elkarretaratzea egingo da Bilbon, Turkiako Estatu terrorismoak 2013an eraildako 3 militante kurduak omentzeko.
  • "Rojavako iraultza arriskuan dago eta elkartasuna adierazteko beharra erabatekoa da", esan du CNT sindikatuak.

Estatu Turkiarren terrorismoa salatzeko Bilboko Arriaga plazan elkarretaratzeko deitu du Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak, arratsaldeko 19:30etan. 2013an hiru militante kurdu erail zituen Parisen, Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez. Orain "Estatu Turkiarrak Rojava du jomuga, iraultza arriskuan jarriz", aipatu du CNTk.

Hori dela eta erakunde anarkosindikalistak ekitaldi honetan parte hartzeko deia zabaldu du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena