Berritasunak

Martxoak 8 greba orokor feminista egingo da estatu osoan. Informazioa argia izateko helburua dela eta "nosotras.cnt.es web orria eguneratu dugu", esan du CNT sindikatuak. Euskal Herri mailan EHko Mungimendu Feministaren informazio web orrian informazio anitz aurki daiteke, eta Estatu mailan erakunde anarkosindikalistak gauza bera erraztu nahi du nosotras web orriarekin, "aurreko 24 orduko greba orokor feministan martxan jarri zena, 2018an". Aurki daitezkeen materialen artean, ohiko galderak, greba egiteko gida, bideoak eta material gehiago daude. Gainera, laster greba egiteko gida euskaratua igoko da. "Sindikatuaren helburua greba feminista hau masiboa izaten laguntzea da, eta web orri hau hori lortzeko tresna bat izan…
CNT sindikatuak beren elkartasuna adierazi nahi dio GARA egunkariko langile guztiei “Gizarte Segurantza erabiltzen ari dira sistema judizialaren ebazpen ideologikoa aplikatzeko”, esan du erakunde anarkosindikalistak GARA egunkariaren aurkako azken erasoa salatu du sindikatuak, Egin egunkariaren Gizarte Segurantzaren zorra leporatuz egunkaria eta lanpostuak kolokan jarriz, “gainera oso prekario den lanbide batean”, azpimarratu du CNTk. Arriskuan jartzen ari dena adierazpen askatasuna da, eta hori “guztion aurkako eraso bat da”, erakunde anarkosindikalistaren arabera. Eraso honen aurrean arrazoi ideologikoak daudela agerikoa da. Guzti hau dela eta, CNT sindikatuak beren elkartasuna adierazi die GARA egunkariko langileei.
CNTk greba deialdia legeztatuko du mugimendu feministak egun duen greba deialdia babesteko. "24 ordutako deialdia izango da, pasa den urtean egin genuen modu beran", erakunde anarcosindikalistak esan du Lanaren Konfederazio Nazionalak, mugimendu feministaren deialdiari erantzunez eta erakundearen printzipioekin bat eginez, martxoaren 8an sektore guztietan 24 orduko greba orokor feminista legeztatuko du, eta beraz, estatuko edozein lurraldeko edonorrek greba egiteko legezko berme guztiak izango ditu. 2018ko martxoaren 8ko grebak emakumeen eskubideen defentsan milioika pertsona mobilizatu zituen eta, ia urte baten ostean, deialdi hura bultzatu zuten arrazoiak indarrean jarraitzen dute. Egunero emakumeek gizarte kapitalista eta patriarkal bati aurre egiten jarraitzen dute, oinarrizko…
"La trama del 4%. Las comisiones del caso De Miguel" liburuaren aurkezpena egingo da La Bolsa aretoan, urtarrilaren 31an. CNT sindikaturaren iritziz, "komunikabideek EAJ-PNVren ustelkeria estaltzen dute, euskal oasiaren irudia zabalduz". Ahoztar Zelaietak, Egin egunkariko kazetari ohia eta Ardi Beltza aldizkariaren ikerketa taldearen kidea, bere azken liburua aurkeztuko du La Bolsa aretoan (Bilboko Alde Zaharra), urtarrilaren 31n. Antolatzaileen iritziz, "Euskal Herrian eman den ustelkeri kasurik handiena izan da De Miguel auzia, PNV auzia izendatu beharko litzatekeena". Horregatik, lan hau zabaltzearen garrantzia azpimarratu dute, "liburu honek gardentasuna ez dagoen eremu batean argi pixka bat ematen duelako". Gainera, CNT sindikatuak gogorarazi du…
Lagun Ateneo Libertarioak zenbait kultur ekitaldiak antolatu du CNTk Barakaldon duen egoitzan. "Gure helburua bertoko sortzaileak eta herri kultura bultzatzea da", esan du antolatzaileak. Urtarrilaren 15tik hilabete amaiera arte zenbait kultur ekitaldi eta aurkezpen egingo dira Barakaldon (Gaztela Leoi kalea, 10. zkia.). Helburua tokiko sortzaileak laguntzea da, herritarrek egiten duten kultura. Fidel margolariaren irudiak ikusgai izango dira, "Doctor Artestein" laburmetraila lehenengo aldiz proiektatuko da Barakaldon eta bukatzeko Malsonando Barakaldoko kantautorea izango da.
Lau hamarkada neoliberalen ostean, eztabaida politikoaren erdian kokatu da, berriz ere, soldataren inguruko gatazka, langileen diru-sarreren beherakadari aurre egiteko mobilizazioen ondorioz. Kapitalaren epe laburrerako pilaketa mantentzeko helburuarekin, debaluazio politikak egin dira Europan, lan-balioaren eta bizi-baldintzen degradazioa ekarri dutelarik. Ugariak izan dira bide oker honen aurka agertu diren herri mugimenduak, borroka sindikalak eta noizean behineko altxamendu sozialak ere. “Ez gara merkantzia politiko eta bankeroen eskuetan”, oihukatu zuten ehunka plazetan, 2011ko maiatzaren 15ean antolatutako manifestazio eta kanpaldietan. 2018ko abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, gutxieneko soldata 900 eurora igoko duen Dekretoa onartuko du Espainiako Gobernuak, bere konpromisoari eutsiz. Frankismoaren garaietatik lortu den igoerarik…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena