Rojavako Komuna Internazionalista Komunako kidea den Rok Brossarekin hitz egin dugu, Rojavako iraultzari buruz galdetuz: gaur eguneko egoera zein den, bake negoziazioak nola doazen, internazionalismoari eta "Make Rojava Green Again" kanpainiari buruz, CNT sindikatua partaidea dena.
Elkarrizketa ondorengo estekan ikus daiteke: https://youtu.be/QJyZtaXNwsk
Joan den astean, CNTk Eurofirms Iruñean duen bulegoaren aurrean pikete bat egin zuen, kaleratutako Pape langilea babesteko. Kidea bere lan eskubideak eskatzeagatik kaleratua izan da.
Joan den abenduaren 12an, Pape, sindikatuan afiliatua dena, kaleratze gutun bat jaso zuen. Aniser Facility-ren zuzendaritzak lan-harremanari amaiera emateko erabakiaren berri ematen zion, enpresaren kudeaketako langileei errespetu falta erakusteagatik. Pape Aniser Facility-ri lotutako ETT Eurofirms bitartez kontratatuta zegoen. Aniser Facility enpresa Euroestampaciones SA enpresaren azpikontrata bat da.
"Argi daukagu kaleratzearen benetako arrazoia, langile gisa dituen eskubideak erreklamatzea izan dela", azpimarratu du CNTk. Hori dela eta, informazio-dinamikarekin jarraitzen du, Iruñako Eurofirms egoitzaren aurrean (Monasterio de Iharte kalean) eta, joan den ostegunean, langileak berriz lanera bueltatzea eskatu zuten. Gainera, enpresak langileekiko duen harremana zein den auzokideei azaldu zitzaien.
Ostegunean, " sindikatuen mobilizazioa ikusi bezain laster bulegoak persianak itxi zituen", esan du erakunde anarkosindikalistak. "Lanera bueltatu arte, presio neurriak handitzen joango dira", azpimarratu du CNTk.
CNTko ekintzak berriro onurak ekartzen ditu. Erakunde anarkosindikalistak Limpiezas Lombide enpresan kanpaina egin ondoren, Gizarte Segurantzak ontzat hartu du sindikatuak eskatzen zuena: afiliatu baten lanaldiaren gehikuntza.
Ostegun honetan, hilak 11, CNT sindikatua mahai-inguru batean parte hartuko du, zeinean faxismoaren hazkundea eta hauteskundeen papera aztertuko den. Parte hartzaileak Unai del Burgo (EH Bildu), Eder Garcia Lopez (Elkarrekin Podemos), Izaro Gorostidi (EHUko irakaslea) eta Endika Alabort Amundarain (CNT) izango dira.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Plaza Beltza Kulturgunean (Loiola Ander Deuna 40, Larrabasterra auzoa, Sopela).
Barakaldoko CNT sindikatuko “Lagun” Ateneoan (Gaztela eta Leon, 10) ostiral honetan hitzaldi bat egingo da, “goi-bilera inperialistetan ematen den errepresioa eta ekitaldi hauen aurkako hainbat esperientzia” bilduko dituena. “G7 Inon Ez” plataformak bultzatutako jarduera 19:00etan hasiko da, eta Bilboko G20aren aurkako goi-bileran atxilotutako bilbotarrak hitz egingo du.
Joera handia dugu, nahi gabe bada ere, orainaldiko errealitateen bideetatik zehar ibiltzeko, oraingoa lehenaldira transferitzeko, aspaldiko gertaerak gaur egungo irizpideen arabera aztertzeko. Lehen, orain bezala, ez zen ezer gertatzen ari. Alabaina zerbait gertatu zen.
Mundua berregiteko saiakera bat sortu zen; gazteriak batez ere zuen guztia eman zuen gauzak eraldatzeko, mugiezin zirudiena eraldatzeko. Sektore adierazgarri eta esanguratsu bat hurbildu zen haize berri, modernizatzaile eta eraldatzaile horietara, alternatiba libertarioak eskaintzen zietena (FAI, CNT, Gazte Libertarioak, Ateneo libertarioak, Emakume Askeak, eskola libreak).
Alternatiba libertarioak alderdi ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta bizitzari berari lotutakoak elkarlotu zituen. Eta askok ulertu zuten proposamen libertarioa ez zela utopikoa, beren etsaiek zioten moduan, baizik eta posible zela eremu zehatzetan ezartzea eta pertsona zehatz batzuek gauzatzea, egoera oso bortitza izanik ere.
Hala sinistu zuten eta izen-abizen zuten jendeak, guzti hori praktikan jartzen saiatu ziren. Hasieran gutxi batzuk baino ez ziren; beraien lan, indar eta gaitasun handiarekin beste asko erakarri zituzten eta, horrela, beren pasioa ehunka, milaka, milioika pertsonarengana iritsi zen, lehenago eszeptikoak zirenak ere.
Hunkigarria da eta harrigarria: zailtasunen ur handitan, herria antolatzen jakin zuten, herri-milizietan armatu, kolektibitateak lurraldean hedatu, udalak batzar irekitan egituratu, gosea zuenaren beharrak asetu, autoritatearen printzipioa mugiezina alboratzea, baztertuenari ere gizartean leku bat zuela azpimarratzea.
Ez dago iraultzarik ogia eta eskolarik gabe: hezur hutsean dagoena zein alfabetatugabea asetzeko gai izan behar da. Garai hartan, haurra zen emakume batek gogoratzen zuen bezala, anarkistak iritsi arte, ez zekien haragia berak jan zezakeen zerbait zela.
Erakusketa honek baieztatzen digu historia aurrez aurre dugula, jende xumea ausarta dela eta, borrokalariagoa liskarzalea baino. Ez da nobela historiko bat, ez da amets edo ipuin bat; historia erreal bat da, errege-erreginarik gabea, politikorik gabea, jeneralik gabea, arotz eta igeltseroekin, jostun eta mekanikoekin, nekazari eta ehuleekin sortua eta gauzatua.
Egiazko aldaketa sendo bat, ez errepublikoarrek bilatzen zuten itxurazko aldaketa. CNTk benetako res publica proposatu zuen, benetako errepublika bakarra.
Ohikoa denez, Bilbok XV. Liburu Anarkistaren Azoka hartuko du. "Maiatzean izango da, Areatzan", esan dute antolatzaileek. "Maiatzaren 15ean prentsaurrekoa egingo dugu Anti Liburudenda, azokaren aurkezpen ofiziala eginez"; 12:00etan izango da Maiatzaren biko kalean, 2. zenbakian.
Hamabosgarren azoka larunbatean irekiko da, 10:30etik 21:00etara, eta igandean 10:30etik 15:00etara. Gainera, Rojavari buruzko erakusketa izango da, larunbatean landuko den gaiaren harira. Programa hurrengoa izango da:
Larunbata, maiatzak 18
Igandea, maiatzak 19
Mireia Redondo (1982), langilea, 17 urte zituenetik tindategi-garbitegi batean lan egiten den. Autodefentsa eta biolentzia matxistei buruz mintegiak ematen ditu, anarkosindikalista eta blogeroa (tanitalga.wordpress.com). Hainbat hedabidetarako artikuluak egin ditu: Catalunya, Xarxa Penedés, L 'Observador. Aurkezten duen liburuan (Editorial Deskontrol, 2018) pentsamenduak azaltzen dira, baina, era berean, bizi-esperientziak ere azaltzen dira, pertsonala politikoa dela praktikara eramaten saiatuz. Gainera hainbat eztabaidetan bere ekarpena egin nahi izan du: anarkofeminismoa, klase feminismoa, autodefentsa, ekintza zuzena, genero-indarkeria.
Jordi Maíz (1977) historialaria, poeta eta irakaslea da, eta Calumnia Editorialeko editorea. Liburu askoren egilea, El otoño de Kropotkin aurkezten du. Lan honetan Piotr Kropotkin pentsalari anarkistaren heldutasun-garaian pentsamendu politikoaren azterlanean murgiltzen da, Kropotkinen bizitzaren azken garaiko pentsamendu ideologikoaren bilakaera erakutsiz.
Mikel Santos “Belatz”, marrazkilaria 1974an jaio zen Nafarroako hiriburuan, arte grafikoekin lotutako hainbat estilo eta lantzen ditu. El tesoro de Lucio lanaren bitartez, Lucio Urtubiaren bizitza eta historia kontatzen du http://www.belatz.com
Iñaket (1965) y Mikel Begoña (1964), El pico de los cuervos komikia aurkezten dute. Joaquin Delgadoren eta Francisco Granado anarkisten kasu erreala azaltzen digu, DI (Barne Defentsa) parte zirenak. Bi anarkista horiek 1963an atxilotu zituzten, Madrilgo bi Ministerioren eraikinetan izandako leherketen ustezko egileak zirela eta.
Rubén Uceda landa-eremutik egiten du lan, eta komikiak sortzen ditu desmemoriaren aurka eta imajinario antikapitalista baten eraikuntzan. Eleberri grafiko honetan, bere protagonisten bitartez demokraziarako txarto izendatutako Trantsizio urteen errepasoa egiten du: langileak, emakumeak, auzoetako bizilagunak, militante iraultzaileak, nekazariak, kinkiak, preso arruntak, beren ideiengatik torturatuak, besteak beste. https://rubenuceda.wixsite.com/dfdfdsdf/home
Kurdistanekin Elkartasun Ekimena Kurdistanekiko elkartasun plataforma da. Urteak daramatza Kurdistanen egoera eta bertan egiten ari den iraultza ezagutzera ematen. Bi dokumentalek "Siriako Iparraldeko Federazioa" izendatu berri duten Rojava eskualde autonomoa aztertzen dute, iraultza feministaren buru dena, emakumeen papera aztertuz.
Tari González. Generoan aditua den antropologoa, gizarte langilea, CNTko militantea eta Emakume Askeak Mujeres Libres Extremadura erakundearen kidea. Hitzaldian emakumeen salerosketa eta prostituzioa aztertuko du. Gero eta eskari handiagoa duen sektore bat da sexu industria, batez ere prostituzioa legezkoa edo alegala den herrialdeetan – Espainiaren kasuan bezala –, txirotutako herrialdetatik etorritako emakume ahul gehiago behar duena. Industria honek prostituzioaren legalizazioaren eztabaida soziala lantzeko interes handia du, saio honetan landuko diren parametroak kontuan hartzen ez dituenak: prostituzio-sistema, neoliberalismo basatiaren, patriarkatuaren eta neokolonialismoaren arteko aliantza.
Piztu Bilbo Bilboko mugimendu soziala da, eredu kultural alternatibo baten alde lan egiten duena, erakundeetatik inposatu nahi den ereduari aurre eginez: eredu kultural burgesa, indibidualista, patriarkala eta koloniala.
Astelehenean Carlos Taiboren azken lana aurkeztuko dute Gasteizen, "Ante el colapso. Por la autogestión y por el apoyo mutuo". 19:30retan izango da, Hedegile kaleko 65. zenbakian. Liburu honek autogestioa, desmerkantilizazioa, gure gizartearen despatriaralizazioa eta deskolonizazioan oinarrituz, proposamen bat aldarrikatzea, idei eta praktika libertarioen gaurkotasuna azpimarratuz.
Maiatzaren 23an eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean greba deituta dago Bizkaiko metalgintza sektorean. “Deitzaileak lau sindikatu dira, baina lurraldeko beste erakundeek borroka eta mobilizazioa bultzatuko dugu”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Lotsagarria da FVEM patronalaren jarrera”, azpimarratu du CNTk, “krisia erabili dute euren irabaziak handitzeko eta langileon egoera okertzeko”. Sindikatuaren ustez, bake soziala erabat okerra izan da langileen egoerarentzat: “gatazka sustatu eta indartu behar dugu, bai lantokietan baita kaleetan”. Hori dela eta, sindikatu guztiek greba batera deitu izana “aurrepausu positibo bat da”, CNTren hitzetan.
Langileei mobilizazioetan inplikatzeko deia luzatu die. “Egoera irauli nahi badugu, guztion parte hartze aktiboa beharrezkoa da, lantegietatik hasiz”, bukatu du erakunde anarkosindikalistak.