Sonia Turón expone el papel tan fundamental que realizó la organización Mujeres Libres.

  • Ultraeskuinaren hazkudeari buruzko hausnarketa batean parte hartuko du CNT sindikatuak.
  • Topagunea Plaza Beltza Kulturgunean izango da, Sopelan.

Ostegun honetan, hilak 11, CNT sindikatua mahai-inguru batean parte hartuko du, zeinean faxismoaren hazkundea eta hauteskundeen papera aztertuko den. Parte hartzaileak Unai del Burgo (EH Bildu), Eder Garcia Lopez (Elkarrekin Podemos), Izaro Gorostidi (EHUko irakaslea) eta Endika Alabort Amundarain (CNT) izango dira.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Plaza Beltza Kulturgunean (Loiola Ander Deuna 40, Larrabasterra auzoa, Sopela).

  • CNTk larunbat honetan La Naval babesteko Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
  • "3.000 lanpostu galduko dira, benetan langileriarentzako kolpe latza dena", aipatu du sindikatuak.

Aste osoan Ezkerraldean mobilizazio ezberdinak egingo dira eta larunbatean, manifestazio handia egitea espero da. "Arratsaldeko seietan da hitzordua, Jesusen Bihotzan, Bilbon", esan du CNTk. Erakunde anarkosindikalistak Eusko Jaurlaritzak jokatu duen papera ere salatu du: "Gobernuaren industria politika ez da inoiz enpleguaren alde zuzendu, eta gainera, industria sektorearen gainbeheraren aurrean ez du ezer egin". Honen adibide bat, Hordago aldizkarian agertutako datuak azpimarratu du: 1975. urtetik industria empleguaren %54a galdu da eta, "larriena dena, azken bi urteetan (2017-2018) Bizkaiko industriak 16.000 enplegu galdu ditu", azpimarratu du sindikatuak.

Gainera, erakunde anarkosindikaliskak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren gezurrak salatu ditu. "Ez da egia Europak La Naval erostea debekatzen duela, nahiz eta hamaika aldiz errepikatu, gezurra da".

Arrazoi guzti hauengatik, CNT sindikatuak La Navaleko langile eta hauen senideekin bat egiten du larunbateko manifestazioan.

  • CNT sindikatuak eragozpen fiskalaren aldeko aldarrikapena egiten du.
  • "Kanpainaren aldeko deia egiten dugu, gure zergak ez direlako zertan gerretan erabili behar", esan du erakunde anarkosindikalistak.

Ez finantzatu gerrarikzure zergekin. Errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ-a) uko egin dezakezu. Gerra Gizadiaren kontrako krimena da. Mundu justu bat eraikitzeak eskatu egiten du, ezinbestean, gerrarik ez babestea eta bere zergatiko guztiak ezabatzeko borrokatzea.

Armadek sortzen duten sufrimendua ikaragarria da. Gerrek heriotza eta suntsipena sorrarazten dute heltzen diren tokietan; giza eskubideen urraketa nabarmena eragiten dute eta gizakien lekualdatzeak eragiten dituzte. Izan ere, gatazka armatuak izaten dituzten ondorioak, badira munduan zehar gertatzen diren behartutako migrazioen arrazoirik nagusia

Ezin dugu saihestu, gastu militarrean xahutzen diren baliabideak, inbertsio sozialetik kentzen dira zuzenean. Adibidez; hezkuntzatik, genero-indarkeriaren aurkako borrokatik, Osakidetzatik, ingurumenaren zaintzatik, garapenerako lankidetzatik, eta abar..

Apirilaren hasieran, Foru Aldundiak aurrez egindako aitorpenak bidaltzen dizkigu gure etxetara. Kasu horretan bazaude Apirilaren bukaera arte izango duzu aitorpen hori atzera botatzeko. Horrela errenta-aitorpen berria Eragozpen Fiskalarekin aurkezteko aukera izango duzu Ekainaren bukaerarte.

Zer da Eragozpen Fiskala?

Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ-a), estatuarekin ekonomikoki gerrak finantziatzen kolaboratzeari uko egitea.

Eragozpen fiskala desobedientzia zibileko ekintza bat da, gure zergen parte bat ez ordaintzea eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea datza; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara

Nola egingo dut errenta-aitorpena, Eragozpen Fiskala barne?

Aurten ere, Eragozpen Fiskalerako Bulegoak martxan jarri ditugu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurrez zita eginda, errenta-aitorpena egingo dizugu dohainik, Eragozpen Fiskala barne. Beraz, ADI EGON! Atzera bota eginda iristen zaizun errenta aitorpena, gure bulegoan egingo dizugu.

Informazio gehiago: WWW.ERAGOZPENFISKALA.ORG

  • Ostiral honetan hamar sindikatutako ordezkariak batu dira Bilbon, preso gaixoen egoerari irtenbide bat bultzatzeko.
  • "Hileko hirugarren ostiralean hemen izango gara", esan du CNTk.
Hurrengo lerroetan komunikabideei irakurritako komunkatua irakur daiteke.

Konponbide garaia da. Orain presoak

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHN, HIRU eta Etxalde sindikatuak elkartu gara eta preso dauden pertsonak txertatzeko auziari buruzko amankomuneko irakurketa egin nahi dugu, preso dauden pertsonen arazoa konpontzea bizikidetza demokratikoa eta adiskidetzea sustatzeko beharrezko ekarpena litzatekela uste dugulako.

Beraz, sindikatuek euskal gizarteari, bere erakundeei eta eragile politiko eta sozial ezberdinei honakoa adierazi nahi diegu:

  • Gaitz larriak pairatzen dituzten presoen arazoa dela eta, Sindikatuok agintariei estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko irizpide zorrotzenak aintzat har ditzaten eskatzen diegu, gaitz larriak edota sendaezinak pairatzen dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzeko edo espetxetik ateratzeko, duintasun pertsonal eta gizatasun arrazoiak direla eta.
  • Espainia eta Frantziako gobernuei preso guztiak Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroako espetxeetara ekar ditzaten exijitzen diegu, espetxe zigorra presoaren sorlekutik urruti ez betetzeko eta senideekiko lotura errazteko, sakabanaketaren politikarekin amaitzen behingoz.
  • Preso bakoitzaren baldintza eta egoera zehatzak benetan aztertuz, lehen gradutik bigarren gradurako bilakaera eskatzen dugu, espetxe legediak zehazten duen moduan.

Gizarteari, eta bereziki langileei, bakoitzak bere eremutik, auzi honen behin betiko konponbidea lortzeko lana egin dezan deia luzatzen diegu, eta hemen bertan hilabetero hirugarren ostiralean gurekin batera elkarretaratzera gonbidatzen ditugu.

Gizarte bateratu baten aldarria bake bidearen bermea izango delako

KONPONBIDE GARAIA DA. ORAIN PRESOAK.

CNTko ekintzak berriro onurak ekartzen ditu. Erakunde anarkosindikalistak Limpiezas Lombide enpresan kanpaina egin ondoren, Gizarte Segurantzak ontzat hartu du sindikatuak eskatzen zuena: afiliatu baten lanaldiaren gehikuntza.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena