Berritasunak

CNTk pentsio duin batzuen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu du. "Gure eskubidea dena lortu arte ez gara geldituko, gazteon etorkizuna jomugan baitago: pentsio duin batzuk", plataforma deitzaileak esan du. Hrrengo astelehenean ez da pentsioen aldeko beste manifestazio bat izango: Pentsiodunen Mugimenduak Bilbon manifestazio jendetsua lortzeko deia egin du. Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna dela eta, "duintasunaren" lau zutabe aterako dira, 11:30etan: Errekalden, San Nikolas, Jesusen Bihotza eta Deustua, 12:00etan Moiuara. Hortik Bilboko Udaletxera joko dute zutabeak, batera. Pentsionistek borrokan ia urte bat daramatzatela gogoratu dute eta Madrilgo Diputatuen Kongresuko manifestazioan jasandako polizi erasoak salatu dituzte. Euren eskakizunak hurrengoak dira: Pentsio…
Irailaren 10tik 27ra "Emakume Askeak (1936-39), mundu berri baten aintzidariak" erakusketa irailaren hasieran ikusgai izango da Marienean (Basauri). Erakusketaren antolatzaileak Emakume Askeak Bilbo, Anselmo Lorenzo Ikasketa Libertarioen Fundazioa eta CNT dira. Erakusketa honek Emakume Askeak elkartearen galdutako historia berreskuratu nahi du. Emakumeez osaturiko erakunde hau mugimendu libertariotik jaio zen eta bere helburu nagusia emakumea bere esklabotasun hirukoitzatik askatzea izan zen: ezjakintasunaren esklabotasuna eta emakume eta ama izatearen ondorioz eragindako esklabotasuna. Beraien plantemendu eta ekintzak oso aurreratuak izan ziren garai horretan, oraindik ere feminismoaren erreferente izaten jarraitzen dute. Emakume Askeak Bilbo, CNT Sindikatua eta ikasketa libertarioen Anselmo Lorenzo Fundazioa erakusketa honen…
Pentsio duien aldeko borrokak ez du etenaldirik: Bilboko Aste Nagusian manifestazio handi bat egingo da. "Uda guztia kalean eman dugu, borrokan; eskaini diguten apurrekin ezin gaituzte isildu", pentsiodunen mugimenduko kideek esan dute. Bilboko Aste Nagusia aldarrikapenek beren tokia dute: jai hauek erreibindikazioetatik jaio ziren eta. Pentsiodunek bere lekua izango dute astelehen honetan, hilak 20. Manifestazio jendetsua egingo da, 12:00etan Moiua Plazatik irteten Udaletxeraino. CNTk parte hatzeko deia zabaldu du, "pentsio duinena langile guztion borroka baita".
Abuztu honetan lan oparo duen ekonomista libertario honen heriotzaren 25 urte betetzen dira. Kapitalismo, Estatua eta sozialismo autoritarioari kritika eta autogestioa beren lanaren gakoak dira. Orain dela 25 urte CNTren militante eta ekonomista libertarioa zen Abraham Guillén Sanz hil zen. 1913an Guadalajaran jaioa, gaztea zela Gazte Libertarioen Iberiar Federazioan murgildu zen, CNT eta Iberiar Federazio Anarkistaren kidea ere izanik. Gerra Zibilean, 14 dibisioan komisarioa izan zen, Cipriano Mera beren komandante izanik. Gerra bukatzerakoan heriotza zigorra ezarri zioten, baina 20 urtetako espetxe zigorragatik kommutatu zioten. Bi aldiz gartzelatik ihes egin zuen: lehenengoaren ostean, 1942an, CNTren Komite Nazionalean lan egin zuen, beren…
CNT sindikatuak UGTren jarrera salatu du, jaiegunetan irekitzearen aurkako plataforman baitago “baina pribatuan zabaltzearen alde egiten baitu”. “Enpresak 24 ordu eskuragarri dauden langileak nahi ditu”, erakunde anarkosindikalistak salatu du. Uztailaren hasieran Tiendas La Okak (Bilbon eta Getxon dagoena) negoziazio epe bat hasi zuen Bizkaiko merkataritza-elikadura lan hitzarmen kolektiboa atzean uzteko asmoz, beren helburua igande eta jaiegunetan zabaltzeko izanik. “Enpresak horren atzean zenbait urte daramatza”, zehaztu du CNTk, “eta Marques del Puerto kaleko dendan taberna zabaltzea izan da orain erabili duten aitzakia”. Hasieratik UGT ontzat eman ditu enpresak esandako arrazoiak, “Bilboko denda zabaltzeari euren oniritzia emanez, Getxoko dendan lehenago egin zuen…
Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratzea baliogabetu du. "Epai honek enpresak duen sindikaguen aurkako jarrera mugatu du", CNTk esan du. Ocon Garraioak enpresak afiliatua kaleratu zuen, "azken honek beren kontratuaren iruzurrezko egoera salatu ostean", esan du erakunde anarkosindikalistak. Azken epai honek, Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak igorritakoa, kaleratzearen baliogabetzea berretsi du, "Bilboko Lan-arloko epaitegiak lehenengo epaian esandakoa mantenduz", CNT ezagutzera eman du. Langileak, "beren kontratuan zeuden irregulartasunak zirela eta enpresa salatu zuen", honen berri emanez; hori zela eta, enpresak zigor d¡moduan langilea kaleratu zuen. Lehenengo instantzian lagileak epaia irabazi zuen, berronartua izaten. Horren ostean "sail sindikala osatu zuen,…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Anarkosindikalismoa, ekintza zuzena eta langileon arteko elkartasuna sustatzen dituen sindikatua.

CNT Bilbaok kudeatutako web orria

RS K2 Feed

You don't have any item to show