Endika Alabort Amundarainen iritzi artikulua, Argia aldizkarian argitaratua Astelehena,jai ondoko alperra,lanik ez egiteko,ez goaz lanera,ez goaz lanera,ez goaz lanera,ez goaz lanera, (Abesti herrikoia) Urriaren 15ean, lan arloko ekonomialarien topaketetan, mahai inguru interesgarri bat egin zen. Patronalak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta sindikatu batek parte hartu zuten. Eztabaidagaia lan munduan gero eta oihartzun handiagoa duen absentismoa izan zen. Erakunde bakoitzak interesatzen zaion definizioa edo ikuspuntua aukeratu zuen. Arazoa zen enpresarien interesak defendatzen dituztenen ikuspuntua ez zutela agerikoa egiten, eta eztabaida gaiztotu zutela. Gainera, “zentzu komun” zehatz bat ezartzeko, mahai inguruan hainbat falazia erabili ziren. Adibidez, Espainiako erresumako beste lurraldeen aldean, EAEn…