Berritasunak

CNTk, beste sindikatuekin batera, presoen afera konpontzea eskatu du; horretarako datorren urtarrilatik aurrera dinamika bat hasiko dute. "Arazo hau konpontzeko garaia da", esan du erakunde anarkosindikalistak, gainera "urtarrilaren 12ko mobilizazioan parte hartzeko deia" egin du. Hurrengo lerroetan eragile guztiek adostutako komunikatua duzue. Hemen gauden hamar sindikatuok elkartu gara eta preso dauden pertsonak txertatzeko auziari buruzko amankomuneko irakurketa egin nahi dugu.Lehenago ETAren behin betiko eta erabateko armagabetzeari gure sostengua adierazteko elkartu ginen eta geroztik beste hiru aldiz modu ezberdinetan elkartu gara, gaixorik dauden presoen arazoa eta hurbiltzea zirela eta.Beraz, ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek…
Ercilla Hoteletako arrakastak eta gero, Sevillako “Barceló Renacimiento” hoteleko 8 Kellyak berriz onartuak izan dira “CNT sindikatuan antolatzea borrokatzea esan nahi du, baina baita irabaztea ere” esan du langileetako batek Gatazka sindikal gogor baten ondoren, Sevillako “Barceló Renacimiento” hoteleko zortzi gela-zerbitzariak garbiketaren arduradun berria den Alterna Solutions enpresan berriz onartuak izango dira progresiboki abenduan zehar. Gatazka aurtengo uztailak 31ean hasi zen, Sevillako Catuja uhartean kokatuta dagoen bost izarretako “Barcelo Renacimiento” hotelaren garbiketa arduraduna zen “Aura ETT Cooperativa” enpresarekin kontratuak zituen zerbitzuak etetea erabaki zuenean. Langileak “Aura ETT”ko langileak ziren eta formalki empresa honetara lotuak zeuden. Hotelak erabaki hau hartu zuen…
Okrestra Euskal Lehiakortasun Institutuak, Deusto Fundazioari lotuta dagoena, Euskal Autonomia erkidegoko 2018ko lehiakortasun txostena atera du. 50 adierazle baino gehiago aztertzen ditu, erreferentziazko beste eskualdeekin alderatuz. Txostena 2011z geroztik argitaratzen da eta lau maila zehazten ditu: pertsonen ongizateari loturikoak, lurralde lehiakortasunaren azken emaitzak deiturikoak; bitarteko emaitzen adierazleak, aurreko emaitzak lortzeko garrantzitsuak direnak; lehiakortasuna baldintzatzen dutenak eta bukatzeko, oinarriak edo lurraldearen ezaugarriak. Enplegua eta langabezia Txostenak langabezia tasa murriztu dela baieztatu du, baina Europako eta erreferentziako eskualdeetako batezbestekoa baino handiagoa dela adieraziz: Espainiar Estatuko estatistiken aldean datuak beti hobeak izan dira; aldiz, Europako sailkapenean kokapen kaskarragoan dago. Gazteen langabeziaren aldea handia…
Erakunde anarkosindikalistak bat egin du La Naval itxieraren aurkako manifestazioarekin. "Eskaintzen diguten etorkizuna ezin daiteke desindustrializazioaren eskutik etorri, etorkizunaren aldeko borroka bat da", esan du CNTk. Larunbat honetan, abenduak 1, La Navaleko langileek manifestazioa egingo dute, Bilbon. "Langileek ontziola salbatzea posiblea dela diote", esan dute manifestazioa babesten duten hainbat gizarte eragilek, zeinean artean CNT aurkitzen den. "Itxieraren eragina ez da soilik ontzional nabarituko; azpikontratek eta familia ugari ere pairatuko dute, Ezkerralde osoan izango du eragin negatiboa", antolatzaileek azpimarratu nahi dute. Manifestazioa arratsaldeko 18:00etan Bilboko Jesusen Bihotzeko plazatik irtengo da.
EDE Taldean dauden erakunde sindikalek enpresak "jarrera antisindikal larri bat" izan duela salatzen dute. "Ezin gara isilik geratu, ezin dugu onartu zigortzen eta kaleratzen jarraitzea, ikuspegi kolektibo batetik guztion eskubideak eta euren burua defendatzen duten kideen borondatea makurraraztea", esan du sail sindikalak. ESK, ELA, LAB eta CNT sindikatuek EDE Taldearen beste jarrera antisindikal bat salatu dute, Bizkaiko Hirugarren Sektoreko enpresa handienen artean aurkitzen dena. hementxe komunikatua duzue. "Pasa den uztailean, EDE Taldeak gure kide baten kontrako, Minerva Leonen aurkako, zigortze prozesu bat martxan jarri zuen. Bere «delitu» bakarra Lan Ikuskaritzaren eta Bizkaiko Gizarte Segurantzaren aurrean, Enpresa Batzordeko kide ohi gisa,…
ESK, LAB eta CGTk, CNT sindikatuarekin batera, komunikatu bat atera dute lan hitzarmenaren negoziazioen egoera dela eta. "Komunikatu bateratua atera dugu langileek egoera zein den uler dezaten", esan du sindikatuaren arduradunak. Lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta, lau sindikatuek hurrengo komunikatu bateratua atera dute, azken egunotan zenbait sindikatuk eguteko amankomunetik atera baitira. Hemen komunikatua irakurtzeko aukera duzue. Elkarrekin borrokan jarraituko dugu! "Bizkaiko Bulego eta despatxuetako hitzarmena negoziatzen ari garen LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuok gure kezka adierazi nahi dugu sindikatuen arteko batasuna apurtu delako, hura barik nekez lortuko dugulako geure helburua: hitzarmen duina. ELA, CCOO eta UGT sindikatuak egutegi amankomunetik…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena