Berritasunak

Maiatzaren 18an eta 19an, XV. Bilboko Liburu Anarkistaren Azoka egingo da. "Aurten, liburuak aurkezteaz gain, hitzaldiak eta dokumentalen proiekzioa ere izango ditugu", esan du CNTk. Ohikoa denez, Bilbok XV. Liburu Anarkistaren Azoka hartuko du. "Maiatzean izango da, Areatzan", esan dute antolatzaileek. "Maiatzaren 15ean prentsaurrekoa egingo dugu Anti Liburudenda, azokaren aurkezpen ofiziala eginez"; 12:00etan izango da Maiatzaren biko kalean, 2. zenbakian. Hamabosgarren azoka larunbatean irekiko da, 10:30etik 21:00etara, eta igandean 10:30etik 15:00etara. Gainera, Rojavari buruzko erakusketa izango da, larunbatean landuko den gaiaren harira. Programa hurrengoa izango da: Larunbata, maiatzak 18 10:30. Irekiera. 12:00. Hitzaldia: A bocajarro, reflexiones anarcofeministas, Mireia Redondoren eskutik.…
Apirilaren 26tik maiatzaren 5era izango da El Pilar gizarte-etxeko erakusketa aretoan. Iraultzak Sozialak munduari erakutsi zion posible dela ekonomia autogestionatzea eta bizitza Estatu gabe antolatzea. Joera handia dugu, nahi gabe bada ere, orainaldiko errealitateen bideetatik zehar ibiltzeko, oraingoa lehenaldira transferitzeko, aspaldiko gertaerak gaur egungo irizpideen arabera aztertzeko. Lehen, orain bezala, ez zen ezer gertatzen ari. Alabaina zerbait gertatu zen. Mundua berregiteko saiakera bat sortu zen; gazteriak batez ere zuen guztia eman zuen gauzak eraldatzeko, mugiezin zirudiena eraldatzeko. Sektore adierazgarri eta esanguratsu bat hurbildu zen haize berri, modernizatzaile eta eraldatzaile horietara, alternatiba libertarioak eskaintzen zietena (FAI, CNT, Gazte Libertarioak, Ateneo libertarioak,…
Barakaldoko CNT sindikatuko “Lagun” Ateneoan (Gaztela eta Leon, 10) ostiral honetan hitzaldi bat egingo da, “goi-bilera inperialistetan ematen den errepresioa eta ekitaldi hauen aurkako hainbat esperientzia” bilduko dituena. “G7 Inon Ez” plataformak bultzatutako jarduera 19:00etan hasiko da, eta Bilboko G20aren aurkako goi-bileran atxilotutako bilbotarrak hitz egingo du.
Ultraeskuinaren hazkudeari buruzko hausnarketa batean parte hartuko du CNT sindikatuak. Topagunea Plaza Beltza Kulturgunean izango da, Sopelan. Ostegun honetan, hilak 11, CNT sindikatua mahai-inguru batean parte hartuko du, zeinean faxismoaren hazkundea eta hauteskundeen papera aztertuko den. Parte hartzaileak Unai del Burgo (EH Bildu), Eder Garcia Lopez (Elkarrekin Podemos), Izaro Gorostidi (EHUko irakaslea) eta Endika Alabort Amundarain (CNT) izango dira. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Plaza Beltza Kulturgunean (Loiola Ander Deuna 40, Larrabasterra auzoa, Sopela).
Ultraeskuinaren hazkudeari buruzko hausnarketa batean parte hartuko du CNT sindikatuak. Topagunea Plaza Beltza Kulturgunean izango da, Sopelan. Ostegun honetan, hilak 11, CNT sindikatua mahai-inguru batean parte hartuko du, zeinean faxismoaren hazkundea eta hauteskundeen papera aztertuko den. Parte hartzaileak Unai del Burgo (EH Bildu), Eder Garcia Lopez (Elkarrekin Podemos), Izaro Gorostidi (EHUko irakaslea) eta Endika Alabort Amundarain (CNT) izango dira. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Plaza Beltza Kulturgunean (Loiola Ander Deuna 40, Larrabasterra auzoa, Sopela).
19/04/01

La Naval ez itxi

Nork idatzia:
CNTk larunbat honetan La Naval babesteko Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du. "3.000 lanpostu galduko dira, benetan langileriarentzako kolpe latza dena", aipatu du sindikatuak. Aste osoan Ezkerraldean mobilizazio ezberdinak egingo dira eta larunbatean, manifestazio handia egitea espero da. "Arratsaldeko seietan da hitzordua, Jesusen Bihotzan, Bilbon", esan du CNTk. Erakunde anarkosindikalistak Eusko Jaurlaritzak jokatu duen papera ere salatu du: "Gobernuaren industria politika ez da inoiz enpleguaren alde zuzendu, eta gainera, industria sektorearen gainbeheraren aurrean ez du ezer egin". Honen adibide bat, Hordago aldizkarian agertutako datuak azpimarratu du: 1975. urtetik industria empleguaren %54a galdu da eta, "larriena dena, azken…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena