Berritasunak

"Lan eta gizarte justizian bidea eginez" lelopean, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizko kaleetan CNT izan zen. "Ez da jai egun bat, borroka eguna baizik, jarraipen bat behar duena folklore hutsean gera ez dadin", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
Asteazken honetan, maiatzak 9, Carlos Taibo Iruñean izango da, liburua aurkeztuz. "Sindikatuaren egoitzan izango da, 19:30retan", esan du CNTk.
CNTk Euskal Herrian egingo dituen mobilizazioei buruz jakinarazi du. "Mundu justu bat lortzeko, antolaketa eta borroka aldarrikatuko dugu", aipatu du erakunde anarkosindikalistak.
“Gure elkartasun osoa erakutsi nahi dugu”, sindikatuak esan du. Mugimendu Feministak egin dituen ekintzetan parte hartzeko deia egin du.
CNT sindikatuak, sektoreko beste erakundeekin batera, hilaren 25 eta 26an greba deitu du. "Helburu bat, baina ez bakarra, sektoreko lan hitzarmen duin bat sinatzea da", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
Auzitegi Gorenak norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko neurriak direla eta ordaindutako baimenen hasiera argitu du, jaiegun eta asteko atsedenarekin aldi berean gertatzen direnean. Baimena sortzen duen gertaeraren osteko lehen lanegunean hasi behar da. Zenbaketa ezin da asteburu edo jaiegunean hasi.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Anarkosindikalismoa, ekintza zuzena eta langileon arteko elkartasuna sustatzen dituen sindikatua.

CNT Bilbaok kudeatutako web orria

RS K2 Feed

You don't have any item to show