Berritasunak

ST3-ko langileek EDE taldeak dituen beste enpresa batzuetan kokatzea eskatu zuten, horretarako eskubidea dutelako; horrez gain beste konponbide batzuk proposatu zituzten. Enpresaren eskaintza beti berdina izan zen: langileak kaleratzea galerak daudenean legeak markatzen duena baino apur bat gehiago eskainiz.
Ekainaren 4tik 9ra arte hainbat ekitaldi antolatu dira CNT sindikatuak Durangon duen egoitzan. “Oroimen historikoa, feminismoa, espetxeak eta enplegua izango dira aztergai”, esan du erakunde anarkosindikalistak.
Aurtengo XIV. Liburu Anarkista Azoka bukatu bezain laster, antolatzaileek balorazio positiboa egin dute eta hurrengo urterako hobekuntzak planteatzen hasi dira. “Hitzaldien materialak sare sozialetan eskuragarri daude”, esan du CNTk.
Pentsiodunen mugimenduak eskatuta, CNT deialdietan parte hartzeko deia zabaltzen du. “Duintasuna eta guztion etorkizuna jokoan dago”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
Maiatzaren 24tik ekainaren erdira arte iraungo duten jardunaldiak Bilbon burutuko dira. Irekiera ekitaldian CNT eta Sare Antifaxista izango dira.
Sindikatua itxialdia babesten du eta gaur egingo den elkarretaratzea eta hilaren 25ean egingo den manifestazioan parte hartzera deia zabaltzen du. “Demokraziaren aurkako eta interes ekonomikoen aldeko Udalaren jarrera lotsagarria da, Tosun ere ikusi dugun moduan”, salatu du erakunde anarkosindikalistak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena