Berritasunak

Bizkaiko Bulegoetako sektoreak otsailaren 1ean greba egingo du. "Ez dugu lan baldintza okerragorik nahi; patronalaren lana, krisia aipatuz, okertzea izan baita", azpimarratu du CNTk.
Ostiral honetan, hilak 2, "The Antifascist" dokumentala emango dute Barakaldoko CNTren egoitzan. Dokumentala ostean, eztabaida bat izango da, "Reflexiones desde el Antifascismo" tituluarekin. Sare Antifaxista, CNT eta Ezkerraldea Anarkistako kideek parte hartuko dute.
EDE Taldeko zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsora eroan du enpresa, langileekiko zorrak urtetan kitatu gabe. "Arduradunek informazio ez-osoa ematen dute, beldurra sortzearren", esan du sekzio sindikalak.
Erakunde sindikalak lan baldintza duinak eskatzen dizkio garbiketa enpresari. Olentzerok, bere portaera txarragatik, zuzendaritzari ikatza ekarri zion.
Kaleratuek salmenta handiko garai hau erabili dute euren egoera salatzeko. "Bezero askok, gertatutakoa entzuterakoan sumintzen dira", sail sindikalak esan du.
Dario Azzellini eta Oliver Resslerrek Workerscontrol.net web orrialdean (“langileen kontrola”) orain dela denbora bat Europan berreskuratutako hiru enpresen dokumental laburra argitaratu zuten.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena