18/05/17

CNTk Erromoko Nagusien Etxearen inguruan Getxoko Udalak duen jarrera salatu du

  • Sindikatua itxialdia babesten du eta gaur egingo den elkarretaratzea eta hilaren 25ean egingo den manifestazioan parte hartzera deia zabaltzen du.
  • “Demokraziaren aurkako eta interes ekonomikoen aldeko Udalaren jarrera lotsagarria da, Tosun ere ikusi dugun moduan”, salatu du erakunde anarkosindikalistak.

Erromoko Erretiratu eta Jubilatuen elkarteak, ostegun honetan Getxoko Lope de Vega kalean kokatuta dagoen Nagusien Etxean itxialdia egin du, Udalak eraikin hori itxi nahi duelako, elkartekideen iritzien aurka. “Eraikina bota eta beste proiektu urbanistiko bat aurrera eraman nahi du”, esan du sindikatuak.

“Gure beharrentzako askoz okerragoa den eraikin batera bidali nahi gaituzte”, esan du Jubilatuen Elkarteak, eta hau dela eta, alderdi, elkarte eta sindikatu guztiei deialdia egin dute. Ostegunean, arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea izango da; manifestazioa, aldiz, maiatzaren 25ean, ostiralean, Nagusien Etxearen aurrean.

CNTk Udalaren jarrera argi eta garbi salatu nahi du: “pelotazo urbanistikoa” eta negozioa da euren politika gidatzen duena. Adibideak hamaika dira: Getxoko Antzokia, Erromoko Kultur Etxea, Tosuko okupazioaren aurkako politika… “Nagusien Etxearen kasuan, elkarteak demokratikoki erabaki du bertan geratzea, baina Udalak ez du demokraziari buruz ezer entzun nahi”, salatu du erakunde anarkosindikalistak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena