- 2018ko azaroaren 14an Hego Koreako sindikalisten hainbat ordezkari L'Hospitalet de Llobregat-eko CNTren egoitzan bildu ziren.
- Bilera hau Estatutik kanpo egiten ari garen lan eta hedapen sindikalaren emaitza da", horixe azpimarratu du antolakunde anarkosindikalistak.
Ordezkaritza sindikala hamar pertsonak osatu zuten –zortzi gizon eta bi emakumek-, eta beraiekin batera bi itzultzaile etorri ziren, eta CNTren aldetik, Catalunya-Balears eskualdeko idazkari nagusia, juridikako idazkaria, Hospitalet de Llobregat-eko kide bat ongietorria emateko eta Kulturako idazkaria, Batzorde Konfederalaren Idazkaritza Iraunkorreko ordezkari gisa.
Bilera sindikalista korearren eskariz egin zen, galdera-multzo bat bidali ostean, honelako gaien inguruan: aldi baterako lana, gutxieneko soldata, negoziazioa eta presiorako bideak, langabezia tasak, erretiroa eta, oro har, lanaren inguruan dauden ikuspegi aniztasuna.
Bilera giro onean egin zen eta bisitariek interes izugarria erakutsi zuten, besteak beste azpimarratu zuten nolako aldea dagoen sindikalismoan zonalde bakoitzaren legediaren arabera.
Amaitzeko, Lanaren Nazioarteko Konfederazioari (CIT) buruzko dossier informatibo bat eman zitzaien. Bi sindikatuek gustura amaitu zuten biltzarra eta harremanetan segitzeko asmoa adierazi zuten, sindikalismoaren inguruko ikuspegiak zabaltzen segitzeko.