Ostegun honetako grebak izan duen erantzun zabala nabarmendu du CNT sindikatuak. “kontuak kontu, langileriak argi eta garbi erakutsi du ez dagoela inondik inora prest dagozkion eskubideak lapurtuak izaten uztera” azpimarratu du CNTk.

CNTk, ostegun honetan, parte hartu du Deustun egin den kontzentrazioan. Ekintza 29an egin zen greba orokorraren ondoren auzipetuak izan ziren hiru gazteekin elkartasuna adierazteko burutu zen. “Beldur eta mehatxuekin langileria geldiarazi nahi dutenen aurka, hemendik esaten diegu ezin izango gaituztela gelditu”, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.

CNTk salatu duenez, zenbait enpresetan hasiak dira langileak “presionatu eta mehatxatzen” datorren osteguneko greba orokorrarekin bat egin ez dezaten. “Ez dugu onartuko gure aurrekoen borrokaz gauzaturiko langileriaren oinarrizko eskubide baten aurka aritzea patronala” dio konfederazio anarkosindikalistak.

CNT sindikatuak larunbat honetan Bilbon egin den etxe kaleratze eta murrizketen aurkako manifestazioa “oso positibotzat” jo du, “politikoen eta bankarien kontrako gogaitasunaren erakuspen berri batean”. “Berriz, milaka persona kaleetara atera dira etxe kaleratze eta langileria gaztigatzen dituzten neurrien aurrean aski dela esateko”, erakunde honek defenditzen du.

Txirbilenea gune autogestionatuak (Txabarri kalea, 6), CNTk antolatuta, azken ekintza polizialetan atxilotutako militante anarkistekiko elkartasunean, larunbatean “Askatasunaren aldeko jaialdia” burutuko du. “Gure babesa eta maitasun osoa adierazi nahi diegu,  mugimendu libertarioa defendatzeagatik, errepresioa pairatzen dutenei”, adierazi du sindikatuak.

Gaur arratsaldean, lau euskal hiriburuetan izan diren manifestazioen harira, honakoa adierazi du CNT sindikatuak: “24 ordutako lanuzte honek jarraipena izan behar du”. Erakunde honek protesta kalean “lortu arte” mantentzera deitu du. “Garaia da, guztiok batera, txandakako gobernu titereek, Moncloa edo Ajuria Eneakoa izan, botatzen dizkiguten murrizketa amaigabeekin bukatze aldera, behar diren pausuak eman behar ditugu” azpimarratu du.

Gaurkoan, CNT sindikatuko militanteek Zornotza eta Eibar artean auto-karabana bat burutu dute hilaren 29ko greba orokorrera deitu eta lan erreformarren ondorio latzen berri emateko.

Imajina ezazu senide bat galtzen duzula eta hurrengo astean, lanpostua galtzea beren hiletara joan zarelako. Egoera larri hau Laia zapatadenda katean gertatu da, zeinean Barakaldoko dendako langilea kaleratu duten hiltzeko zorian zegoen senide bat ospitalean bisitatzeko eskubidea erabiltzeagatik.

Bere agendan seinalatuta egon arren, lehendakariak Bilboko Ercilla hotelean egingo zen gosari-mintzaldia saihestu du. Bere bisitarekin batera, CNTk empresa honen aurrean biltzera deitu zuen halako enpresek (haien artean, Ercilla) egiten dituzten lan-murrizketak salatzeko. Lan-murrizketa hauek Iñigo Urkulluk eta beste hainbeste bera bezalako politikoek bedeinkatzen dituzte.

CNT sindikatua Nafarroako Orkoien herrian dagoen Volkswagen kontzesionarioaren aurrean kontzentratu zen pasa den apirilaren 23an. TNS enpresak inkesta sektorekoa da. Enpresak Madrilen duen lan delegatua kaleratua izan da, eta elkarretaratzearen helburua elkartasuna adieraztea izan da.

Agenda

Ez dago ekitaldirik