Sindikatu honen ustez, gaurko lagun askoko protesta - CNTk eta beste sindikatu eta eragile sozial batzuek deitua- “Herria premia gorrian sartu nahi dutenek, abisu moduan hartu behar izango lukete”. “Gero eta pertsona gehiagok kaleetara ateratzea erabakitzen dute sistema ustel, ezmoral eta bidegabe honi aurre egiteko, sistema bera honen aurka CNTk ere borroka egiten du”, nabarmendu du.
Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistak borroka eta gizarte-mobilizazioa aldarrikatu ditu, hauek dira benetako tresna baliagarriak langileria zapaltzeko ipini dituzten neurrei aurre egiteko”. “Etxe kaleratzeak eta etxebizitza duina lortu ezin izatea geure oinarrizko eskubideen kontrako erasoen zati bat besterik ez dira”, azpimarratu du CNTk.