Félix Padín, euskal anarkosindikalista historikoak, frankismoaren preso ohia, Miranda de Ebroko epaimahaian deklaratu du astelehen honetan. Bertan, herri honetako kontzentrazio esparruetan pasatako uneak gogoratu ditu. “Felixek gaur ahotsa eman die estatu terrorismoa sufritu zuten milaka lagunei, eta estatu berak –demokratikoz mozorrotuta– polizia eta militar hiltzaileak babesten jarraitzen dituela ikusten duten lagunei”, baloratu du CNTk.
CNT sindikatuak, Iruñean egin den Nazioarteko Emakumeen egunaren aldeko manifestazioan, parte hartu du, klase eta genero borroka aldarrikatuz. Zentzu horretan, erakunde honetako partaideek pankarta bat eraman dute “Esplotazioak dirau. Emakumeak zutik” leloarekin.
.
Ostiral honetan, CNT sindikatuko militanteek Portugaleten elkarretaratze bat burutu dute lan erreformaren indargabetzea aldarrikatzeko. “Eskubideak ez dira negoziatzen, defendatu eta borrokaz lortzen dira” lemapean, konfederazio anarkosindikalistak herri hortako biztanlegoa datorren osteguneko greban partehartzera deitu du.
CNT sindikatuak, asteazken honetan, “Erruduna seinalatu” kanpainaren ekintza berri bat egin du. Oraingo honetan, militante anarkosindikalisten talde bat Confebaskek Bilbon duen egoitzaren aurrean elkartu da. “Hemen barruan daudenek, langileriak krisia ordaintzeko nahi dute, bien bitartean haiek geure ahaleginaren kontura etekina ateratzen jarraitzen dute”, erakundeak salatu du.
CNTko militanteak, asteazken honetan, PPk Bilbon duen egoitzaren aurrean elkartu dira. Ekintza hau, sindikatuak aurrera eramaten duen “Erruduna seinalatu” kanpainan kokatuta dago. “Enpresari eta bankariekin batera, Rajoyren alderdiak gizarte eta lan murrizketak bultzatu ditu eta langileriak erabat gaitzetsi behar ditu” nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.
Aste Nagusiarekin batera, Bilboko Ercilla hotelean kontzentrazioak egin dira. CNT sindikatuak sostengu zabala jaso dutela nabarmendu du. “Elkarrizketa aukeratu beharrean, enpresariek errepresioa aukeratu dute, horretarako bere adar armatuaren laguntza jaso dute: Ertzaintza, zergadun guztion artean ordaintzen duguna”, kexu da.
Urriaren 7an, Felix Padin Gallo -CNTko militante historikoa-, Miranda de Ebron zendu zen 98 urterekin. Pasa den abuztuan albiste nazionala izan zen Felix Padin-en kasua. Maria de Servini-k, frankismoaren krimenen aurkako prozesua daraman epaile argentinarrak, deklaratzera deitu zuen Padin. Estatu espainolaren justiziak oztopoak jarri zituen arren, epailea zuzenean elkarrizketatu zen Felix-ekin. Azken honek, Miranda de Ebroko epaitegian testigantza eman ahal izan zuen azkenean.
CNT sindikatuak aurrera eraman duen borrokari esker Decoraciones Domingon hiru EEE desegin dira eta, gainera, Justiziak enpresa kondenatu du. Testuinguru honetan, bere arduraduna bost urtetan gaitasunik gabe utzi dute eta enpresaren zorren erantzuletzat jo dute, hori dela eta prozesu-kostu guztiak ordaindu behar izango ditu.
“Corre, corre” dendako langileek, Barakaldoko Max Center merkatal gunean zegoen kirol arropa denda, zortzi hilabete daramate lan egiteagatik legalki dagokien kalte-ordaina kobratu barik.
CNTk “historia ez ofizialaren” zikloarekin jarraitzen du: otsailaren 28an aurkeztuko da “Contrahistoria” aldizkariaren zenbaki berri bat. Hitzaldia Zirikan (Bilboko Erronda kalea, 12) arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta argitalpen honen ardunadurek parte hartuko dute. Proiektu honi buruz mintzatuko dira eta kontatuko digute zein den zenbaki berriaren edukia: besteak beste, iraultza neolitikoa edo kartzelen eboluzio historikoa.