Astearte honetan CNT sindikatuak berriro mobilizatu da Bizkaiko bulego langileen defentsan, Bilbon. “Beste sindikatuekin batera, gure erakundeak manifestazio eta kontzentrazioak egiteko apustua adierazten du, greba alde batera utzi barik: helburua hitzarmen kolektibo duin bat lortzea da”, esan du erakunde anarkosindikalistak. Manifestazioa Plaza Zirkularretik 19:00etan atera da.

CNT sindikatuak, Aste Nagusiarekin batera, Bilboko Ercilla Hoteletan “nagusikeriaren eta gehiegikeriaren” aurkako astebeteko mobilizazioei hasiera eman die. “Jai-aste honetan, Ercilla hiriko lekurik bisitatuenetako bat da, hori dela eta jakinarazi nahi dizuegu hotel honek, nahiz eta aurpegi atsegin eta modernoa izan, langileriaren eskubideak murriztu nahi dituela”, azaldu du.

La Vaca hanburgesategi eta Bay-Bay jatetxeko langile eta langile oihek, igande honetan egoitza hauen aurrean konzentrazioa burutu dute beraien soldata eta kalte ordainak eskatzeko.

TAO zerbitzurako Barakaldoko udaletxeak kontrataturiko enpresak (Dornier S.A.) osasun arazoengatik izaniko baja batzuk direla medio, langile bat kaleratu du. “Enpresak, bestelako arrazoirik ez aurkeztean, kaleratzearen bidegabekeria onartzen du” azpimarratzen du CNT sindikatuak. Erakundeak salatu duenez, enpresan 14 urte daramazkien eta egun gaixo dagoen langile bat da.

Ercilla sarien banaketarekin batera, CNT sindikatuak ekintza koloretsu bat burutu du astelehen honetan Bilboko hotelean. Zeremoniaren erdian, publikoaren artean zeuden CNTko militante batzuk “Festa gutxiago, soldata gehiago”, “Non dago gure aparteko ordainsaria?” edo “murrizketa bat ere ez, erantzunik gabe” bezalako leloak zituzten kartelak atera zituzten.

Juan Mariné zinemagile ezagunak gerra zibilean ikuskizun industriak izandako sozializazio prozesuan parte hartu zuen. Asteazken honetan, hilak 25, Bilboko Hika Ateneoan izango da arratsaldeko 20.00etan (Ibeni Kaia, 1), anarkismo eta zinemari buruzko hitzaldi bat eskainiz. “Marinéren testigantza ezagutzeko aukera paregabea izango da, proiektu libertarioa gauzatu zen momentua bizi izan baitzuen”, azpimarratu du CNTk.

Uztailaren 5ean CNT sindikatuak Albertia mendian frankismoaren kontrako borrokan euren bizitza eman zuten miliziano eta gudari guztiei egindako omenaldian parte hartu du. Aurreko urteetan bezala, ekitaldiak Villarrealeko gatazkan egon ziren guztiak bereziki gogoratu ditu. “ANV eta CNT-ko gudariek bide bera hartu zuten, gogorra baina koherente, guretzat eredua dena”, omenaldian irakurritako testuan azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

The Phone House enpresan CNTko sail sindikala borrokan jarraitzen du Nafarroako metal-merkataritza hitzarmena enpresan aplikatzeko. Pasa den ostegunean, erakunde anarkosindikalistak Iruñako kaleetatik manifestatu zen lantoki honetako lankideekiko elkartasuna adierazteko. “Enpresak jakin behar du ekaitz okerrenean nabigatzeko kapaz garela. CNTk ez du amore ematen, ezta saltzen ere”, azpimarratu du.

CNT sindikatua “New Orkonpon” Bilboko tabernaren aurrean elkarretaratu da ostiral honetan. Taberna hau Peñascal Fundazioarena da eta ekintza honekin erakunde anarkosindikalistak salatu duena langile baten kaleratzea eta fundazioak ekimen sindikal guztiak erreprimitu eta zigortzen dituela izan da.

Datorren asteazkenean, hilaren 21an, arratsaldeko 19.00etan, Bilboko La Bolsa hiri-gunean (Pelota Kalea, 10) “Ouróboros. La espiral de la pobreza” dokumentala emango da. Ekitaldian -CNT sindikatuak antolatuta- Julio Reyero, dokumentalaren sortzaileetariko bat, egongo da.

Agenda

Ez dago ekitaldirik