14/08/18

Beste “Aste Nagusia”: Ercilla Hoteletan borroka astea

CNT sindikatuak, Aste Nagusiarekin batera, Bilboko Ercilla Hoteletan “nagusikeriaren eta gehiegikeriaren” aurkako astebeteko mobilizazioei hasiera eman die. “Jai-aste honetan, Ercilla hiriko lekurik bisitatuenetako bat da, hori dela eta jakinarazi nahi dizuegu hotel honek, nahiz eta aurpegi atsegin eta modernoa izan, langileriaren eskubideak murriztu nahi dituela”, azaldu du.

Helburu horrekin, langileak Aste Nagusiko arratsalde guztietan hoteleko sarreran elkartuko dira. Astelehen honetako mobilizazioa egin ondoren, erakunde anarkosindikalistak gogoratu du, establezimendu ezagun honen aurrean, hamahiru hilabete darama kontzentrazioak eta protestak egiten. “Gaur inoiz baino gehiago nabarmendu nahi dugu CNT ez dela nekatzen ezta errenditzen ere: elkartasunaren bidez, elkarren arteko babesaren eta ekintza zuzenaren bitartez, langileriaren alde borrokan jarraituko dugula”, azpimarratu du.   

Sindikatuak eskatu du Ercilla Hoteletako zuzendaritzak, “langileen kalterako edozein neurri erabaki baino lehen, negoziatzera eseri behar duela”. “Patronalaren nagusikeria, bere jabetzatzat hartzen gaituena, ez dugu onartuko”, esan du CNTk. Testuinguru honetan erakunde anarkosindikalistak gogoratu du enpresa honek “neurri batzuk, langileen kaltetan, ezarri nahi dituela”.

Hamahiru hilabete hauetan lortu dugu aurrera atera nahi zituzten neurri batzuk eragoztea. Horregatik, gaur, behin eta berriz esaten dugu borrokan jarraitu behar dugula, bai Aste Nagusian bai beste edozein egunetan, enpresariek gure kaltetan bidegabekeriak ez egiteko”, azpimarratu du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik