12/05/23

“Erruduna seinalatu” kanpaina PPren egoitzaraino heltzen da

CNTko militanteak, asteazken honetan, PPk Bilbon duen egoitzaren aurrean elkartu dira. Ekintza hau, sindikatuak aurrera eramaten duen “Erruduna seinalatu” kanpainan kokatuta dago. “Enpresari eta bankariekin batera, Rajoyren alderdiak gizarte eta lan murrizketak bultzatu ditu eta langileriak erabat gaitzetsi behar ditu” nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.

Azken bi astetan patronalaren eta bankuen aurkako konzentratazioak egin ondoren, gobernuaren txanda heldu da “guk ordaintzea nahi duten beste krisiaren benetako errudun bat”. “Politikoak eta sindikalismoaren profesionalak enpresari eta bankuen txotxongiloak besterik ez direla gogoratu nahi dugu. Haiek guztiak prekarietatera zigortu nahi gaituzte eta osasuna eta hezkuntza saldu nahi dituzte”, sindikatuak azpimarratu du.

“Langileriak -azpimarratu du- eraso hauei aurre egin behar die eta hainbeste odol kostatu zuena galtzeko prest ez dagoela baieztatu behar du” Sindikatuak esan du, CNT “langileriaren zerbitzura borrokarako tresna dela” eta bere eredu sindikala, diru-laguntza eta liberatu barik, aldarrikatu du.

“Langileen sindikatua gara eta ez gaude inolako botereren menpe. Demokrazia zuzena da gure ezaugarririk garrantzitsuena eta arazoetan inplikatuta daudenak, horiek dira erabaki behar dutenak. Modu horizontalean antolatuta gaude, parekoen artean, bankariek eta enpresariek gorrotatzen dutena eginez: elkartasuna eta autogestioa”, gaineratu du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik