Erakunde anarkosindikalistak nabarmendu duen arabera, “prozesu luze honetan lortu da frogatzea enpresaren argudioak faltsuak direla”, horri esker “EEEak geldiarazi dira eta prozesu konkurtsalaren iruzurra deklaratu da”. Gainera, CNTk azpimarratu du “prozesu honetan langileak elkartuta mantendu dira oso gogorrak izan diren baldintzei aurre egiteko, ia gatazka osoan soldatarik jaso ez zutelako”.
Erakunde anarkosindikalistak esan du egoera honetara ailegatzeko beharrezkoa izan dela “gure lan-aholkularitzak egin duen lan juridiko neketsua, gainerako langile eta sindikatuekin batera eginda”. “Gainerako langile eta sindikatuen arteko kolaborazioa erabakigarria izan da langileentzako erabaki onuragarria lortzeko”.
“Agerian utzi dutenak enpresa honen eskrupulurik eza langileak izan dira, langileak merkantzia kaskar moduan tratatu dituela”. “Nagusiek, hamarkadak lan egin ostean, modu zitalean, langileak langabeziara botatzen zituzten”, CNTk gaineratu du.