“Enpresa honen politika esplotatzaile eta erasotzailea eraldatu eta bere langileriaren lan baldintzak hobetu arte, ez dugu borroka utziko”. Sendo azaldu da The Phone House-eko CNTko sail sindikala, telefonia mugikorreko enpresa ezagun honek Iruñean duen dendaren aurrean egindako elkarretaratzearen ondoren.
CNT, ostiral honetan, Telepizzak Barakaldon duen lokalaren aurrean bildu da Sevillako sukurtsalean izandako kaleratzeak salatzeko. Hiri honetan, sindikatu honetako hiru afiliatu “haien eskubideak defenditzeagatik eta beraiena dena eskatzeagatik kaleratu dituzte”, erakunde anarkosindikalistak, kontzentrazioan, nabarmendu du.
Bizkaiko Suhiltzaile-zerbitzuan CNTko ordezkari sindikalak aurre egin behar dio espediente administratibo bati eta honek ondorio larriak izan ditzake lanean. “Bere “delitua” auto-salbamendu gailu berri batekin maniobra ematera uko egitea izan da, bere ustez formakuntza eta trebakuntza eskasa zuelako”, salatu du erakunde anarkosindikalistak.
CNT sindikatuak, ostegun honetan, hilaren 22an, Gasteizen egingo den Suhiltzaile zerbitzuan eskastasunaren aurkako manifestazioan parte hartzera deitu du. Mobilizazioa Arabako hiriburuko udaletxetik, goizeko 11:00etan aterako da eta Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, bukatuko da.
Finlandiako selekzioa, saskibaloiko mundiala bitartean ostatuz egongo dena Ercilla hotelean, bertoko langileriak aurre egin beharreko arazoaren jakinean dago. SAK sindikatuak, herrialde horretako konfederazio nagusiak, CNTren partez elitezko jokalarien sindikatuak jasotako salaketen berri eman du. Azken sindikatu honetan finlandiar jokalariak afiliatuak daude.
María Servini de Cubria epaile argentinarra, herri horretan frankismoaren krimenak ikertzen dituena, astelehen honetan Felix Padinekin elkartu da. Padin CNTko militante historikoa da eta Miranda Ebroko kontzentrazio esparruan preso ohia. Topaketa herri horretako Santiago Apostol ospitalean izan da, Padín, 97 urtekoa, ospitaleratuta dagoelako barneko odoljarioaren ondorioz.
CNTk salatu du Santurtzin dagoen Txitxarragane sagardotegiaren jabeak, langile bati zor dion bost hilabeteko soldata ordaintzeari uko egiten diola. “Epai judizialean ordaintzera kondenatua izanda ere eta sindikatu honen ahaleginak konponbidea lortzeko, Luis María Soto enpresariak ez ditu bere zorrak kitatu nahi, gure laguna - seme-alabekin bere ardurapean – oso egoera larrian utziz”, adierazi du.
Igande honetan, Donostiako maratoia ospatzen zenaren aitzakiarekin, La Vaca eta Bay Bay tabernen atarian (Askatasunaren hiribidea) beste elkarretaratze bat burutu da. Helburua langile eta langile ohien soldata eta kalteordainen ordainketetan ematen ari diren atzerapenak salatzea izan da. Kalteturiko langileen esanetan, elkarretaratzeek ez dute etenik izango ahalik eta nagusiak enpresa hauetako nahiz beste batzuetako langileekin dituen zorrak ordaindu arte.
Gaur arratsaldean, otsailak 22a, CNTk elkarretaratze bat burutu du PPk Barakaldon duen egoitzaren aurrean. Lehen PSOEren egoitzen aurrean elkarretaratzen ginen, orain PPrenak direnen aurrean dagigu. Langileoi berdin zaigu nor den gobernuan, batak zein besteak gure lan-baldintzak nahiz hiritar eskubideak murrizten dituzte.
CNT sindikatuak merkataritzan gehiegikerizko kasu berri bat ezagutarazi du. Kasu honetan, Popompa enpresa da, Getxoko haurrentzako arroparen jabea. “Zuzendaritzak ez ditu kontratuak sinatzen eta ez du ordaintzen langileei zor diena”, azaldu du erakunde anarkosindikalistak.