“CNT sindikatuan afiliatu ostean, hiru langileek -haien zereginak etxez etxe banatzea eta pizzak egitea ziren- hitzarmen kolektiboa lanordu, atseden eta oporren kontuetan betetzea eskatu zuten eta, aldi berean, tresneria egoera txarrean egotea eta lan-arautegiaren beste hauste batzuk salatu zituzten”, sindikatuak azpimarratu du.
Testuinguru honetan, CNTk behin eta berriz mobilizazioekin jarraituko ditu “sindikalismoa egiteagatik kaleratu dituztenak berriro hartzea lortu arte”.