12/03/26

“Beldurra eta mehatxuak, patronalaren tresnak”

CNTk salatu duenez, zenbait enpresetan hasiak dira langileak “presionatu eta mehatxatzen” datorren osteguneko greba orokorrarekin bat egin ez dezaten. “Ez dugu onartuko gure aurrekoen borrokaz gauzaturiko langileriaren oinarrizko eskubide baten aurka aritzea patronala” dio konfederazio anarkosindikalistak.

Greba bat burutzen den bakoitzean “enpresariak piketeak kriminalizatzen saiatzen dira, baina beren langileak mobiliza ez daitezen darabilzkiten koakzioen aipamenik ez dute egiten” azpimarratu nahi izan du erakunde honek. “Egungo ziurgabetasun egoeraz baliatuta, bada kaleratzeen beldurraz baliatzen denik langileria kalera irten eta bere eskubideak defendatzea ekiditeko”.

Bestalde, Confebasken “adierazpen lotsagarri eta nazkagarriak” kritikatu ditu CNTk. Gogoratu Confebaskeko presidenteak aurreko egunetan greba eskubidea “erregulatzearen alde” eginiko apologiak “neurri hori debekatzea baino ez dakarrela”. Sindikatu honen eritziz, “euskal patronalak bere benetako aurpegia azaldu du beste behin ere: esplotatzaile zulo bat”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik